Hizkuntza Kluba
Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2019-2020 ikasturtea

Trebetasun sozialetan heztea

Enlace Izena ematea: irailaren 16tik aurrera www.vitoria-gasteiz.org/hizkuntzakluba

Azalpena

Hizkuntza Klubak ikasten ari diren hizkuntzak praktikatzeko eta hobetzeko topagunea eskaintzen du, baita jatorrizko herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko ere.

Ez da gramatika, ariketak... egiteko hizkuntza ikastaro bat. Landuko dena hitz-jariotasuna izango da.

Horretarako, saio guztiak UPV/EHUko Letra Fakultateko ikasle gazteek kudeatuko dituzte. Monitoreek gai askotariko jarduerak antolatuko dituzte taldean elkarrizketa ezberdinak sortarazteko, eta hori guztia, giro ludiko eta partizipatibo batean.

Balioak

Bizi-kalitatea, Prestakuntza, Identitatea, parte-hartzea.

Helburuak

  • Gazteen prestakuntza eta enplegurako gaitasuna hobetzea hizkuntza-trebetasunak hobetuz.
  • Kultura-harremanak bultzatzea eta hizkuntzak partekatzeko aukerak ematea gazteentzako topaguneak sortuz.

Hartzaileak

DBHO, HHI eta Herritarrak (16-35 urteko gazteak)

Antolamendua

  • Lekua: OMIJ.
  • Egutegia: urritik ekainera.
  • Ordutegia: Hizkuntza Klubaren web gunea ikusi (www.vitoria-gasteiz.org/hizkuntzakluba)
  • Iraupena: astean behin, ordu eta erdiko saioak.
  • Materialak: ez.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 20 talde bakoitzean.
  • Garraioa: ez.
  • Hizkuntza: euskara, gaztelania, ingelesa, italiera eta frantsesa.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izena-ematea: online edota aurrez aurre OMIJen
  • Ordaintzekoa: ez.

Eskabidea

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: