Gazteentzako sorgunea: Labe - Gazte Laborategia
Kulturaz gozatzeko, sortzeko, parte hartzeko eta elkartzeko gunea: %25 kultura, %25 sormena, %25 topagunea, %25 elkarlana, %100 Gazte !
Datozen jarduerak
- Komik tailerra Maider Aldayrekin. Ekainak 14
- Estanpazioaren hastapen lantegia Alba tojoren eskutik. Ekainak 21
Norentzat da Labe?
12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat.
Non dago?
Alde zaharrean, San Bizente Paulekoaren kaleko 21. zenbakian. Ikusi mapa
Ordutegia
- Ostegunak: 19:00etatik -21:00etara
- Ostiralak: 19:00etatik- 21:00etara
- Larunbatak: 12:00etatik – 14:00etara.
Sortzaile gazteentzat deialdiak
Labek, aldian-aldian, bere obra erakutsi edo jarduera sortzaile eta artistikoetan parte hartu nahi duten artista gazteentzako deialdiak egiten ditu. Gaur egun ez dago deialdi irekirik, baina orrialde honen bidez informatu zaitezke.
Aurreko jarduerak
- "In my mind" erakusketa, Adriana Fariñasekin.
- Kultur-truk: komikiak, aldizkariak, liburuak... larunbatetan.
- "Emakume Ugari" erakusketa kolektiboa: Lorena Escala, Iratxe Mencía, Ariana Ruiz de Azua, Nefer Olaizola, Sofía Velasco eta Maider Lasa. Deialdi baten bidez antolatuta.
- Horma-irudia: "Egosketa mentala", Álex Mosquera "Dibu"-rekin.
- Artista berrien ikastaroa, maiatzaren 11n. Izen-emateak, apirilaren 17tik aurrera.
- "Hiru Marran" erakusketa kolektiboa, maiatzaren 13ra arte.
- Argazkigintza mugikorra. Leire Zabaleta. Maiatzaren 16an.
- Hitzaldia: Infumables fanzine. Izen-ematearekin. Maiatzaren 27an.
- Mfest! 2023: aldi bereko lantegiak: estanpazioa, koadenaketa eta txapak. Izen-ematearekin. Maiatzaren 27an.
- Musika experimentalaren lantegia Jon Bellidoren eskutik. Ekainak 3
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.