Beti green: European Green Capitalek hamar urte

beti green

2012an Green Capital izendatu zuten Gasteiz; mugarri historikoa izan zen hiriarentzat. Europako Batzordeak sortutako saria jaso duen Estatuko hiri bakarra da oraindik ere. Urtero ematen den sari horren xedea ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren iraunkortasunaren arloan lidergoa erakutsi duen 100.000 biztanletik gorako Europako hiri jakin baten jarduna aitzatestea da.

Zenbait udalbatza eta alkatek urtetan konpartitutako lanaren eta hiriguneetan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko apustu irmoaren aintzatespena izan zen saria orduko hartan, eta baita gaur egun ere, hamarkada bat geroago. Orain arte Europako 13 hiriri eman zaien tituluaren bidez Gasteizen meritu hauek saritu nahi zituen: mugikortasun iraungarriaren alorrean egindako bidea, berdeguneekin konprometitutako hiri-diseinua, gaur egun Eraztun Berdea deitzen dugunaren berreskurapena… baina baita herritarrenganako hurbiltasuna bilatu duen zerbitzu-politika ere, bai turismo iraungarriaren zein ekonomia zirkularraren aldeko apustua, baita kirolaren eta osasunaren alde ere…

2022an hamar urte bete dira gasteiztarrengan hiriarekiko harrotasuna indartzen duen aintzatespen garrantzitsu hori jaso genuenetik. Harrotasuna egindako bideagatik, bai, baina harrotasun horrek etorkizunean jarraitu beharrekoa gogoratzeko ere balio behar du, hiri berdetik ekonomia berdera igarotzeko, Europako superhiri-eredu bati jarraiki, hiri ondo konektatua, zerbitzu publiko onak dituena eta Europako abangoardian jarraitzen duena. Gure hiria, #betigreen.

Argitalpena

Vitoria-Gasteiz, 10 urtez European Green Capital. Lortutako aurrerapenak eta etorkizunerako proiektuak pdf

Oroitzapen ekitaldiak


Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: