Harreman programa

Harreman programa: Familia giroa lehertu egingo da?

Ekin! Zuen harremanak hobera egin dezake

Harremanek, familian, gurasoen eta seme-alaben artean, zailtasun- eta/edo gatazka-egoerak prebenitzeko eta esku-hartzekoa programak, harremanak hobetzen eta arazoa bideratzen laguntzen die familiei.

Norentzat da?

11 eta 17 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat, baldin eta familia-esparruan zailtasun- eta/edo gatazka-egoeran badaude, eta udaleko gizarte-zerbitzuek artatzen badituzte edo ez badituzte.

Familia gatazkaren detekzio testa

Egin test hau, hausnartu zure erantzunei buruz eta, beharrezkoa bada, ekin:

Testa egin

Helburuak

  • Familia-gatazka egoerak murriztea, gurasoen eta haien seme-alaben artean lotura emozional handiagoa bilatuz.
  • Guraso-figuretan harreman positiboak ezartzeko beharrezkoak diren gaitasunak indartu eta garatzea, errespetuan eta afektuan oinarrituta.
  • Nerabeengan gatazka eragin dezaketen jokabideak murriztu edo ezabatzeko, aukera emango duten trebetasunak eta gaitasunak sustatzea, norbanakoaren edo familiaren ongizatean eragina duten jokabide alternatiboak ezarriz.

Esku-hartze taldeak

Alde batetik, gurasoekin eta/edo tutoreekin esku-hartzeko taldeak egiten dira; eta bestetik, gazteekin osatutakoak. Beharrezkoa denean, esku-hartzea banakako zein familiako saioekin osatu daiteke.

Iraupena

Gutxi gorabehera 2,5 hilabete.

Saioak:

  • Gurasoen taldea: 10 saio (aurrez aurrekoak)
  • Nerabeen taldea: 8 saio (aurrez aurrekoak + online)

Jarduera Komunitarioak

Programak jarduera komunitarioak ere garatzen ditu. Helburua da gurasoen eta seme-alaben arteko familia barruko gatazken inguruan sentsibilizatzea, baita gatazka horiek izan dezaketen garrantziaren inguruan sentsibilizatzea eta familiei aurrea hartzeko, esku hartzeko eta laguntzeko baliabide egokiei buruz orientatzea ere. Eskaintzen duguna: hitzaldi komunitarioak, familia-tailerra, prestakuntza-tailerrak...

Tailerrak ikusi

Argibideak non?

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.