“Auzoen Hiria 2024-2027” auzo-plana
Espazio publikoa hobetu eta berritzeko bide-orria da.
Herritarren postontzian, elkarteekin egindako topaketetan eta auzoetako jarritako karpetan jasotako auzo-eskaerak ditu oinarri.
Plan honetan zehaztu egin dira Udalak agintaldi hau amaitu bitartean –2027ko ekaina– Gasteizko 28 auzoak eta landa-eremua hobetzeko bere gain hartutako konpromisoak.
Planaren barruko ekintzak
Planak espazio publikoa hobetzeko 200 jarduketa baino gehiago ezartzen ditu. Horretarako 56 milioi eurotik gorako inbertsioa dago bermatuta, honela banatuta: 30 milioi euro sailaren funtsen kontura eta, gainerakoa ,Gasteiz Hobetuz programaren, Eusko Jaurlaritzaren, Espainiako Gobernuaren edo Europako funtsen kontura.
Hiriko auzo guztietan eta landa-eremuan egingo dira 200 jarduketa horiek. Zerbitzu teknikoek aldez aurretik aztertu egin dituzte jarduketa guztiak bideragarriak diren ikusteko, eta aurrekontuan jaso dira. Hauek dira jarduketen xede: irisgarritasuna hobetzea, jasangarritasuna bultzatzea, eta kale edo lorategiak, aisialdirako guneak, edo haurren jolaslekuak mantentzea. Hiri seguruago, erosoago, irisgarriago, modernoago eta garbiago bat lortzeko bidean aurrera egiteko jarduketak dira.
Bizilagunen eskari historikoak jasotzeaz gain, dokumentuak badu berrikuntzarik ere; hala nola arrapala mekanikoak eta igogailuak Burgos, Astronomo eta Txistulari kaleetako desnibelak gainditzeko; egoiliarrentzako bizikleta-aparkalekuak jartzeko bi proiektu pilotu, Voluntaria Entrega kalea eta Legutianoko atea birgaitzeko lanen bigarren fasea, edo Erdi Aroko hiriguneko eskailera mekanikoak prest jartzea (inbertsio horren zenbatekoa milioi eta erdi euro ingurukoa izango da).
Planari buruzko agiriak
- PDF agiria: Faseak eta planean jasotako ekintzak
- Auzo-elkarteei egindako aurkezpena. 2024ko uztailaren 3ko prentsa-oharra .
- Planaren aurkezpena. 2024ko ekainaren 28ko prentsa-oharra .
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.