Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.
Next Generation EU delakotik datorren finantzaketari esker, Gasteizek proiektu estrategiko ugari bultzatu ahal ditu hainbat esparrutan: mugikortasun iraunkorra, hiri-birgaikuntza, azpiegitura berdeen garapena, industriaren eremuan trantsizio energetikoa sustatzko laguntzak, eta abar. Horren guztiaren helburu nagusia Europako superhiri ereduan aurrera egitea da, Euskadiko hiriburua funtsezko erreferente izan dadin.
Next Generation EUri esker, Gasteizek 2030 Hiri Agenda garatzen jarrai dezake. Agenda horren bidez, hirirako urrats berriak eman nahi dira, bizikidetza atsegin, osasungarri eta kontzientziatu baten esparru gisa.
Europaren finantzaketak dakarren injekzio ekonomiko garrantzitsuari esker zenbait ekimen berritzaile abiarazi ahal izango ditugu. Beste kasu batzuetan, funts horiei esker Gasteizko Agenda osatzen duten eta beste era batera denbora gehiago beharko luketen proiektuak bizkortu ahal izango dira. Hori guztia asmo bakar batekin: hiri hobea izateko, superhiria izateko.
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.