Zaramagarako elkarbizitzarako patio hezitzailea, Odon de Apraiz ikastola
Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenean Zokozorri Guraso Elkarteak aurkeztu zuen eta, 1.883,7 puntu lortuz, hautatua suertatu zen.
Proposamena ondokoan datza: Odon Apraiz Ikastolako patioa Zaramaga auzorako gune edo bizikidetzarako gune bihurtzea. Prozesu parte-hartzaile baten bidez egingo litzateke, eta gune hori Zaramagako auzorako berreskuratuko litzateke.
Patioa ez da eremu fisiko bat bakarrik; patioa aldaketa eragiteko tresna hezitzaile bat da, genero-berdintasuna, esperimentazioa, erantzunkidetasuna eta parte-hartzea identifikatzen dituena. Baina, Zaramagako familientzat, gune hori gizarte-kohesiorako tresna bat da, bizilagun, kultura eta belaunaldien arteko harremanak ezartzeko tresna bat.
Gune hori bizikidetzaren ardatza da, harreman horiek guztiak ezartzeko topagunea, Zaramaga auzoan gizarte-kohesioa sustatuz.
Eremua: Hezkuntza, kultura, berdintasuna, kirola eta aniztasuna
Auzoa(k): Zaramaga
Gutxi gorabeherako kostua: 300.000 €
Proiektuaren jarraipena
Odon de Apraiz patio auzora irekitzea
Lizitazioaren egoera:Irekita / Aurkezteko epean
Txostena:2022/CO_SOBR/0048
Aurrekontua: 241.401,87 € (BEZ barne)
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.