Irakurketa errazera hurbiltzea
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 ikasturtea -
Izen-emateko epea
Irailaren 14tik 20ra, izen emate epe orokorra. Lehentasunezko epea, irailaren 9tik 13ra.
Deskripzioa
Tailer praktikoa, giza aniztasunari buruz hausnartzeko eta irisgarritasun unibertsalaren ikuspegitik lan egiten dugunean, pertsona guztien partaidetza, nola lor dezakegun jakiteko. Irakurketa erraza, irakurtzeko edo ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei aukera ematen dien tresna bat da, informazioa eta kultura eskuratzeko
Balioak
Gizalegea, ekitatea, inklusioa.
Helburuak
- Aniztasunaren kultura sustatzea.
- Irakurketa errazari buruz sentsibilizatzea
Hartzaileak
DBHko, DBHOko eta HHIko ikasleak.
Antolamendua
- Lekua: ikastetxean bertan.
- Egutegia: eskaera onartu ondoren zehaztuko da ikastetxearekin batera egutegi eta ordutegia.
- Iraupena: 2 ordu.
- Hizkuntza: euskara edo gaztelania.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izena ematea: Aldez aurretik izena eman behar da.
- Ordaintzekoa: ez
- Oharrak: izena-emateak plazak baino gehiago izanez gero, Bizikidetza eta Aniztasuna Zerbitzuak esleitzeko irizpideak ezarriko ditu.
- Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Laguntzailea
- Koordinatzailea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
- Kolaboratzailea: Lectura Fácil Araba
- Harremanetarako: Estela Salazar. 945 16 16 16, luzp.: 6522. esalazar@vitoria-gasteiz.org
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.