Ludoteka ezagutu!
- Udal Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 ikasturtea

Hiria ezagutzea

Hezkuntza guztion ardura da. Horregatik Ludoteka eta Ludoklub Sareak "Ikasi jolastuz" programaren bitartez eskolarekin lan egin nahi du umeen garapenerako gai funtsezkoetan.

Irailaren 14tik 20ra, izen emate epe orokorra. Lehentasunezko epea, irailaren 9tik 13ra.

Izena eman jarduera honetan

Deskribapena

"Ludoteka ezagutu!"

Jolastea ezinbestekoa da haurren ikaskuntza eta garapen prozesuan.

Bisita-joko baten bidez, neska-mutilek jolas dinamikoa eta jolas librearen konbinazioaz gozatuko dute Gasteizko Ludotekako Sarea ezagutzen duten bitartean.

Ludotekak: Abetxuku, Aldabe, Arana, Arriaga, Ariznabarra, Landatxo, Pilar, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi, Lakua, Salburua eta Zabalgana.

Conoce las ludotecas. Actividades Educativas Municipales

Helburuak

  • Jolastu, erlazionatu, parte hartu eta ikertzeko espazioak eskaintzea.
  • Zenbait eduki ikastea, jolasen eta jostailuen bidez.

Hartzaileak

HHko 1., 2. eta 3. eta LHko 1., 2. eta 3.

Antolamendua

  • Lekua: ludotekak eta ludoklubak (gizarte etxeetan).
  • Egutegia: 2021ko urriaren 25etik 2022ko maiatzaren 31a arte.
  • Ordutegia:
    • ALDABE: Astelehena eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • IBAIONDO: Astelehena eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • IPARRALDE: Astelehena eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • HEGOALDE: Astelehena eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • SALBURUA: Astelehena eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • ZABALGANA: Astelehena eta ostirala (10:00 – 11:00)
    • ABETXUKO: Asteartea eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • ARIZNABARRA: Asteartea eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • EL PILAR: Asteartea eta osteguna (15:30 - 16:30).
    • JUDIMENDI: Astelehena (15:30 - 16:30) eta osteguna (10 – 11)
    • LAKUA: Astelehena (10:00 – 11:00) eta osteguna (15:30 - 16:30)
    • ARRIAGA: Asteartea (10:00 – 11:00) eta osteguna (15:30 a 16:30)
    • ARANA: Asteartea (15:30 - 16:30)
    • CAMPILLO: Asteartea (15:30 - 16:30)
  • Iraupena: ordubete.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 30 pertsona taldeko.
  • Hizkuntza: gaztelania eta euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: eskabide orria betetzea, bat bisita bakoitzeko.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak: ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezala portatzea jarduera gauzatzen den bitartean. Eskabidea onartu ondoren jarduera horretara joaterik ez badago, gutxienez hiru egun baliodun lehenago jakinarazi beharko da. Aurreikusitako datan justifikazio nahikorik agertzen ez bada, ez da aukerarik izango beste data batean parte hartzeko.
  • Ludolandek eta Ortzadarrek (eskola@utelo.es ) osatutako UTEk ludoteka eta ludoklubetan egiten diren jarduerak kudeatzen ditu.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Informazioa

  • Harremanetarako: Garbiñe Mendizabal Ascasibar.
  • Helbidea: Herritarren Partaidetza, Gardentasuna eta Gizarte Etxeen Saila (Gizarte Etxeen Zerbitzua).
  • E-posta: cc.zabalgana.coo@vitoria-gasteiz.org

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.