Libre hezi nonahi. Indarkeria matxistaren prebentzioa (sakontze maila)- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 ikasturtea -

Berdintasunerako hezkuntza

Izen-ematea

Irailaren 14tik 20ra, izen emate epe orokorra. Lehentasunezko epea, irailaren 9tik 13ra.

Online izena ematea

Azalpena

Indarkeria matxista oro prebenitzeko lan-saioak, batez ere indarkeria matxista harreman afektiboetan eta/edo sexualetan.

Saio horietan maitasunaren eta erakarpenaren inguruan hausnartuko da, ligoteo sanoa lantzen hasteko oinarri gisa, ligoteo toxikoaren testuinguruan harreman afektibo sexualetako indarkeriei arreta berezia eskainiz. Horretarako, deskribapen komunetara iristea sustatuko da, eztabaidaren eta birnegoziazioaren bidez, gazteen abiapuntua ikusteko. Harreman afektiboen eta/edo sexualen kudeaketa emozionala ere landuko da, bereziki azpimarratuz arbuioaren kudeaketa, eta, azkenik, indarkeria matxistarik gabeko harreman afektibo eta/edo sexualen forma berrien inguruan sakonduko da, maitasun erromantikoa baztertzen duten eta bi aldeen nahi eta beharretan zentratuta dauden harreman-formatu berriei ahotsa emanez.

Metodologia dinamiko eta parte-hartzailearen bidez, hausnarketa-jardunean oinarrituta, gazteen erreferenteak sortu nahi dira, gazteen jarrera eta portaera askeak, errespetuzkoak, berdintasunezkoak, askotarikoak eta matxistak ez direnak transmititzeko gai izan daitezen.

Balioak

  • Genero berdintasuna
  • Errespetuzko harreman afektiboak eta/edo sexualak.
  • Genero identitate eta sexu-orientazio ez normatiboak.

Helburuak

  • IIndarkeria sexistaren (emakumeen aurkakoa) zein matxistaren (LGTBIfobia+ indarkeria sexista) adierazpenak existitzea ahalbidetzen duten faktoreez hausnartzea.
  • Gazteen artean errespetuan, askatasunean eta berdintasunean oinarritutako harremanak sustatzea.
  • Gazteen artean indarkeria matxistaren gaitzespen irmoa eta horri aurre egiteko jarrera proaktiboak sustatzea.
  • Gazteen artean norbanako zein taldekako hausnarketa prozesuak sustatzea, jarreren eta jokabideen eraldaketarekin indarkeria matxistari aurre egiteko.

Hartzaileak

Batxilergoko edo goi-mailako LHko 1. mailako ikasleak

Antolamendua

  • Tokia: ikastetxea
  • Egutegia: Saioak 2021eko urriaren 4tik eta 2022ko maiatzaren 20ra bitartean burutuko dira.
  • Ordutegia: ikastetxearekin erabakiko da
  • Iraupena: Maila bakoitzeko 10 orduko saioa eskaintzen da. Saio bakoitzak 2 orduko 5 saioetan zatituta egongo da.
  • Hizkuntza: euskara, gaztelania

Parte hartzeko betebeharrak

  • Aldez aurretik izena eman behar da.
  • Ikaslegoko irakasleak 1saioan parte hartzea ezinbestekoa da.
  • Ordaintzekoa: ez
  • Oharrak: Ikasgela eskatzaile bakoitzeko izen emate bana egin behar da.
  • Lantegi kopurua mugatua denez, jaso diren hurrenkerari zorrotza jarraituz erantzungo zaie eskabideei.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Eskabidea

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.