Pintura erakusketa 'Árboles'

Noiz
Hasiera eguna: 2021/12/02, hasiera ordua: 10:00, amaiera eguna: 2022/01/31, amaiera ordua: 14:00
Deskribapena

Mikel Jacinto gasteiztar artista gaztearen pintura erakusketa bisitatzera gonbidatu nahi zaituztegu. Mendebaldea institutuan ikasten du Mikelek. Erakusketa honekin bere margolanez, koloreez eta sentikortasunez gozatzeko aukera oparitzen digu.

Exposición_Mikel Jacinto

Erakusketari buruz

"Árboles" erakusketa maitasunetik eta ilusiotik jaio da, Mikelengandik, bere familiarengandik, bere irakasleengandik, eta baita gugandik ere, pozik baikaude gure erakusketa txokotxoan hartzeko aukera izateagatik.

Mikelek bere pinturetan kolorea erabiltzea gustuko du eta hau erakusketa osatzen duten koadroetan islatzen da.

Koloreaz gain, bere koadroetan naturako elementuak islatzen dira, hala nola, zuhaitzak, hodeiak, eguzkia...

Eskerrik asko guztioi, eta bereziki Mikeli, nola ez.

https://www.youtube.com/watch?v=ZbG2_XjeemU(Beste leiho batean irekiko da)

Lekua
Gazte Informaziorako Bulegoa (Espainia plaza 1, behea).
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara. Astearte eta ostegunetan 17:00etatik 19:00etara.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.