Kirol Txartela Mugiment (KTM) "txartel birtual" bat da, zeinak aukera emango baitie udalaren kirol instalazioetara abonatuta dauden pertsonei beste udalerri batzuetako instalazioetara sartzeko, kostu gehigarririk gabe, udalerri bakoitzak duen erabilgarritasunaren arabera. KTM baliatzeko baldintza bakarra udalaren urteko abonamendua .
Txartel birtual hori doakoa da erabiltzaile guztientzat. Erabili ahal izateko, Interneterako konexioa duen gailu mugikor bat eduki behar da, eta txartelari alta eman.
KTM zein instalaziotan erabil dezakezun jakiteko, kontsulta ezazu kiroltxartela.eus(Beste leiho batean irekiko da) web-orria, bertan zehazten baita zein entitate atxiki zaizkion programari.
Honako hauek dira, oraingoz, beste udalerri batzuetako KTMari abonatutako pertsonek Gasteizen erabil ditzaketen instalazioak:
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.