VitoriaGazteok
Zer da VitoriaGazteok delako saltsa hau?
Instagram-eko profil bat da, eta xede du gazteei adierazteko aukera ematea, lehen eskutik beren poz, arazo eta intereseko gaiak konta ditzaten.
Tira, bai... baina nola entzungo dituzue?
Bada, gazte horiei entzuteko, Udalaren Gazteria Zerbitzuak @VitoriaGazteok kontua sortu du Instagramen, eta hamabostean behin gazte desberdin bat arduratuko da hura kudeatzeaz.
Gainera, zeregin horri hiriko zenbait dendatan baliatu daitekeen 60 €-ko opari-txeke batekin sarituko da.
Tiraaa..... Segi, segi kontatzen, bizkor!
Parte hartu ahal izango dute 16 eta 35 urte bitarteko gazteek, baldin eta Gasteizen bizi badira, edo bertan lanean edo ikasten badihardute... Hori bai!, eskarmentu apur bat ere izango beharko dute Instagramen erabileran!
Hautatzen bazaituzte, gutxienez story edo post bat egin beharko duzu egunero; iruzkinak ez dira argitalpentzat joko.
Eta parte hartu nahi badut?
Formulario honetan izena ematea besterik ez duzu. Hautatzen ez bazaituzte ere, lehiaketetan, zozketetan edo iruzkinak egiten ere parte hartu ahalko duzu. Segi ezazu @VitoriaGazteok kontua, eta izango duzu gure berri..
Pistarik nahi, errazago hauta zaitzaten?
- Batetik, egiaztatu egingo dute Instagramen duzun kontua (elkarren jarraitzaile izango zarete), ikusteko nola zabiltzan sarean, zein balio islatzen duzun, eta baita zure sormena ere.
- Bestalde, gazte-profil desberdinak txandakatu nahi dira, adinaren, generoaren, afizioen eta abarren ikuspegitik. Hau da, asmoa ez da soilik ikasleak, denak adin berekoak eta gustu berekoak izatea. Hirian dagoen aniztasuna islatu nahi da.
Zerbait gehiago? Honezkero aspertzen hasia nago eta...
Tira ba, honaino iritsi bazara, esango dizugu pertsona hautatuak bost arau sinple hauek jarraitu beharko dituela:
- Argitaratu ezazu nahi duzuna (bideoak, memeak, argazkiak...) baina betiere gure hirian gertatzen denaren zerbaiti buruz. Publizitatea? Ez, eskerrik asko!
- Erabili ezazu irudimena eta zure zeure hitzak, edonork ulertu zaitzan; itzultzaileak gainerakoa egingo du.
- Ez ezazu kontu horretan ezer intimorik argitaratu, ez eta beste inorenak, haren berariazko baimenik gabe; agian ez da hauxe horretarako lekurik egokiena.
- Jarraitu itzazu jarraitzen zaituztenak eta hitz egin libreki, gainerakoen iritziak errespetatuz eta probokazioetan erori gabe.
- Norbait blokeatu behar baduzu, egizu arazorik gabe.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.