Luis Aramburu Udal Musika Eskolaren Historia

Gasteizko "Luis Aranburu" Udal Musika Eskola 1992. urtean jaio zen, LOGSE ezartzearen ondorioz. Lehen urte hartan "Luis Aranburu" Udal Musika 350 ikasle pasatxo eta 8 irakaslerekin hasi zen.

Nor zen Luis Aramburu

Pio Luis Aranburu Martinez de San Bizente 1905eko urtarrilaren 8an jaio zen, Gasteizko Posta kaleko 16.ean, familia oso musikazale batean. Haren aita, Juan Santiago Aranburu, Agurainen 1860an jaio eta 1937an Gasteizen hil zena, musika-irakaslea zen, organo-jolea eta Gasteizko kontserbatorioko lehen zuzendaria, 1928ko azaroan Landatxon sortu zenean.

Konposatzaileari buruzko informazio gehiago.

Eskola

Hedegile kaleko egungo eraikinak 1880an Martín de Saracíbar-ek egindako Apaizgaitegi Kontziliar ohiaren zati bat hartzen du. Beranduago egindako handitze lanen ondorioz etxadi oso bat eratu da, patio baten inguruan. 1930 amaitu zen erlijio-jarduera, eta horren ostean eraikinak erabilera ugari izan zituen; azkenik, goitik behera eraberritu ondoren, gaurko erabilera eman zitzaion, Musika eskolarena alegia.

Eraikinaren inguruari buruzko informazio gehiago.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.