Funtzionamendu-arauak eta ikasteko gelak Luis Aramburun

Araudiak

Ikasleen araudia

1. Ikasleen betekizunak

  • Eskolako araudia ezagutzea eta onartzea.
  • Aurreko ikasturteetan zerbitzua ematearen ondoriozko kuotak egunean izatea.
  • Inskripzio-eskaera ezarritako epeen barruan egitea eta espezialitate instrumentaleko eta gainerako irakasgaietako ordutegiak esleitzeko finkatutako datetan joatea.
  • Gasteizko Udalerrian erroldatuta egotea. Salbuespen gisa, udalerri horretan erroldatu gabeko ikasleak onartu ahal izango dira, baina plazak esleitzeko prozesuan lehentasuna izango dute erroldatuta dauden pertsonek.
  • Inika komunikazio-aplikazioa ezagutzea eta eguneratuta edukitzea.
  • Eskola-egutegiaren berri izatea.

2. Asistentzia

Klasera joatea derrigorrezkoa da; etorzerik ez badute, ikasleek mezu baten bidez abisatuko dute Inika(Beste leiho batean irekiko da) plataforma erabiliz.

Hutsegitearen abisua emateak, ez du balio justifikazio moduan. Justifikatutako hutsegitetzat hartuko dira gaixotasunak edo medikuaren kontsultak eragindakoak eta ez dira inola ere berreskuratuko. Gainerako kasuetan, justifikatu gabeko hutsegitetzat hartuko dira absentziak (salbu eta, zuzendaritza-taldeak baloratu ondoren, justifikatutzat jo daitezkeen arrazoiak).

Urtean honako hutsegite-kopuru hauek onartzen dira, justifikatu gabe:

  1. Justifikatu gabeko 6 hutsegite astean saio bateko gaietan.
  2. Justifikatu gabeko 10 hutsegite astean 2 saiotan.

"1. kasuan" 5. hutsegitea eta/edo "2. kasuan" 9. hutsegitea bete ondoren, ikasketa-burutzatik ikasleei (edo dagokion arduradunari, adingabeen kasuan) jakinaraziko zaie zein den haien egoera eta baimendutako gehienekoa gainditzearen ondorioak.

Justifikatu gabeko hutsegiteen gehieneko kopurua gainditzen bada, ikastegian baja emango da eta ezin izango da hurrengo ikasturtean matrikulatu.

Eskolara behin eta berriz ez joateak (justifikatuta edo justifikatu gabe) eragotzi egin dezake klasearen jarraipen egokia egitea, eta, beraz, ikasturtea errepikatu behar izateko arrazoia izan daiteke.

Eskoletara ez joatea bateragarria da sortutako hilekoak kobratzearekin, idatziz baja ematen ez den bitartean.

3. Inika plataforma

Eskolaren eta ikasleen arteko komunikazio-plataforma Inika da. Bide horretatik, honako informazio hauek bidaliko dira:

  • Eskoletako bertaratze faltei edo gorabeherei buruzko informazioa.
  • Ebaluazio-buletinak.
  • Ikastetxeko irakasleen eta orokorren komunikazioak. (Matrikula berritzea, ikastaroak, itunak...)

4. Irakasleen ez egoteagatiko komunikazioa

Irakasleek eskolari jakinarazten diotenean ezin dituztela eskolak eman (denbora presagatik ordezkatzerik izan gabe):

  • Ikastetxeko administrazioak Inika plataformaren bidez emango die absentziaren berri ikasleei. Abisuek hobeto funtziona dezaten, komeni da, ahal bada, telefono eta posta elektronikoko zenbaki bat baino gehiago ematea, bai eta datu pertsonalak eguneratuta edukitzea ere.
  • Kartel bat jarriko da irakaslearen gelako atean, ez dagoela jakinarazteko.
  • Ikasle adingabe bat eskolara iristen bada eta kartela ikusten badu irakaslea ez dagoela jakinarazteko, ikastetxeko atezaindegira joan behar du. Senideei dei egingo zaie jasotzera etor daitezen, eta Kontseilaritzan bertan edo Eskolako Ikasketa Gelan itxaron ahal izango dute.

5. Zentrora sartzea

Ikastetxe gisa, ikasleek bakarrik izango dute sarbidea. Ikasle adingabeen gurasoek eta arduradunek baimena izango dute honako kasu hauetan sartzeko:

  • Tutoretza edo eskoletara laguntzea, irakasleek hala aginduta.
  • Idazkaritzako, atezaintzako edo zuzendaritzako kudeaketak.
  • Eskolak programatutako kontzertu eta entzunaldietara joatea.
  • Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Eraikinean sartzeko araudia.

6. Galera, kalte edo lapurretaren aurreko erantzunkizuna

Eskola ez da ikasleen ondasunen galdu, kaltetu edo lapurtzearen erantzule izango.

7. Irudiak erabiltzeko baimena

Ikasleen irudiak eta bideoak web orrian eta sare sozialetan zabaltzeko helburuapedagogikoa baino ez da izango, eta ikastetxeko jardueren dibulgazio-izaera izango du. Irudi horiek erabiltzeko baimena eskatuko da; gainera, jarduera bakoitzerako dagokion baimena eskatuko da INIKAren bidez.

Ikasteko gelak

Eskolako gelak eska daitezke, ezarritako ordutegiaren barruan badaude. Ikasgelen erabilgarritasuna haien okupazioaren mende dago, eskolaren beharren arabera. Ikasgelen erabilgarritasuna eskolaren beharren arabera betetzen da.

Ordutegia: 10:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 21:00etara.

Iraupena: ordu erdirako utziko da gela (luzatzeko aukera). Denbora hori amaitzean beste ikasleren bat zain badago, gela libre utzi beharko da, baina inor ez badago, gela erabiltzen jarraitu ahal izango da.

  • Eskolan matrikulatuta dauden ikasleek ikasteko gela eskatu ahalko dute, baina eskolan ikasten duten musika tresna jotzen ikasteko bakarrik.
  • Atezaintzan eskatuko dira libre dauden geletako giltzak, eta eskuratzeko ezinbestez aurkeztu beharko da ikasle txartela. Ikasteko denbora amaitu eta giltzak itzuli ondoren berreskuratuko da txartela. Txartel horren ordez ezin izango da beste edozein egiaztagiririk aurkeztu. Txartelik aurkezten ez bada ezin izango zaio zerbitzurik eman.Bi ikaslek edo gehiagok batera jo nahi badute, guztiek aurkeztu behar dute beren txartela gelan sartu ahal izateko.
  • Ikasketa geletara sartzeko ezinbestekoa izango da hiruhilekoko kuotak ordainduta izatea.
  • Eskolan matrikulatu gabekoak ezin dira geletan sartu.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:30era.

Iraupena: gelak ordubeterako utziko dira.

  • Eskolan matrikulatu gabeko ikasleek ikasteko gela eskatu ahalko dute, baina musika tresna jotzen ikasteko besterik ez.
  • Ikasteko gelak erabiltzeko eskolako zerbitzuak erabiltzeagatiko prezio publikoak ordaindu behar dira. Banku transferentzia bidez ordainduko da: Kutxabank ES4320950611011090952861 Kontzeptuan izen-abizenak adierazi behar dira.
    • Hilabetekoa 16,48 €
    • Urtekoa 98,99 €
  • Zerbitzua ordaindu ez dutenak ezingo dira geletan sartu.
  • Atezaintzan eskatuko dira libre dauden geletako giltzak. Ezinbestekoa da zerbitzua erablitzeko berariazko txartela aurkeztea. Ikasteko denbora amaitu eta giltzak itzuli ondoren berreskuratuko da txartela.

Oharrak, ikasteko gelei buruz

  • 13 urtetik beherakoek nagusi batekin egon behar dute.
  • Derrigorrezkoa da, ikasgela erabili ondoren, giltza berehala itzultzea; beraz, ezin da inola ere beste klase batera joan edo eskolatik atera gelako giltza zentroko atezaintzan utzi gabe.
  • Ikasteko uzten diren gelak irakasleenak dira, beraz, bertan dauden material zein objektuekiko begirune handiz jokatu beharko da. Ezin da janaririk eta edaririk sartu, plastikozko ontzietan dagoen ura izan ezik.
  • Musika tresna jotzen denean ateak eta leihoak itxita egon behar dira.
  • Gela erabiltzen ari den bitartean atea giltzaz ixtea debekatuta dago.
  • Eskolak, nolanahi ere, bere kabuz alda dezake eskolen erabilera, eskolen berezko jarduera; klaseak, entzunaldiak, ikastaroak, etab, behar bezala garatzen dela bermatzeko, eta horrek ez dio inolako kalte-ordainik ekarriko erabiltzeari.
  • Arau hauek ez betetzen ez badira, zigorra jarriko da: instalazioen erabilera mugatzea edo berriz erabiltzea debekatzea.

vitoria-gasteiz.org/luisaramburu

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.