Udaleko hezkuntza jarduerak – Gasteiztxo - Eskolarako programak. Artium Museoa

Educación artística y audiovisual
2022-2023 ikasturtea| Gaia: Arte eta ikus-entzunezko hezkuntza. Ikus-entzunezko komunikazioa eta komunikazio plastikoa

Informazioa eta izen-emateak(Beste leiho batean irekiko da)

Azalpena

Guztiontzako – ikasle, irakasle eta Museoko hezitzaileeentzako – elkarrizketa-gune bat sortzea da Artiumen eskolarako programen xedea. Hori abiapuntua hartuta eskolako curriculumaren edukiak, Museokoak eta geure esperientziatik jasotakoak landuko ditugu artearen bitartzez talde bakoitzari eta bere beharrei egokitutako prozesu batean.

Eskolarako programak
Programa Azalpena
Loturak anclaIkasgelan edo etxetik lan egiteko bideo-tailerrak.
Artium ibiltari Programa hau bi saiotan gauzatzen da: lehenengoan, gu geu joaten gara ikastetxera (1 ordu), eta bigarrenean bisita-lantegi bat egiten da Artium Museoaren bertan.
Altxorra bisita-lantegia anclaArtium Museoaren Bildumaren ondarearen aberastasuna esploratzeko hainbat edukirekin diseinatutako bisita.
Loturak. Zinema eta arte garaikidea Programa honek zinema eta arte garaikidea lotzen ditu, DBH eta Batxilergoko ikasleentzat garrantzitsuak diren gai existentzialei buruzko azterketa, eztabaida eta gogoetari bide emateko.
Arte, filosofia...eta bizitza. Bisita elkarrizketaduna anclaDBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako bisita elkarrizketaduna. Bertan, filosofia ikasgaia museoko erakusketekin konektatzeko erabiliko da.
Foruen plazatik Artium Museora. Hirigintza, arkitektura eta arte garaikidea Hiritik barrena ibilaldia egitea, hirigintzaren eta arkitekturaren ikuspegi kritikoa sustatzeko, arteak ematen dituen tresnak erabiliz.
Bisita ezazu Museoa zure unibertsitate-taldearekin Lehen hurbilketa praktikoa, lanean hastean Museoa nola erabili ikasteko. Irakasle Ikasketetako, Arte Ederretako, Artearen Historiako, Turismoko... ikasleentzat.
Arte garaikidearen hastapena Bisita elkarrizketadun honetan, hainbat irakasgairekin lotuko ditugu erakusketen edukiak, hala nola Filosofiarekin, Historiarekin edo Artearen Historiarekin
Bisita museografikoa Museoa ikuspegi museografiko batetik ezagutzeko aukera. Artearen Historiako eta Arte Ederretako ikasleentzat.
Gasteentzako lantegiak anclaZenbaitetan, gehienetan larunbat arratsalde batean, Artium Museoak 13 eta 16 urte bitarteko gazteentzako tailerrak antolatzen ditu, artista ezberdinekin elkarlanean. Horietan, sormen-teknika desberdinekin esperimentatzen da, eta eragiten dieten eta kezkatzen dituzten gaiei buruz hitz egiten da.

Balioak

anclaPrestakuntza, identitatea eta sormena

Helburuak

  • anclaParte-hartzea eta talde-lana sustatzea.
  • anclaBehaketa eta aurkikuntza lantzea, norberaren ikaskuntzaz jabetuz.
  • anclaIkasleen artean ondare historiko-artistikoa baloratzeko eta errespetatzeko jarrerak sustatzea.

Hartzaileak

anclaHaur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa, Unibertsitatea

Antolamendua

  • Lekua: anclaEskolako programak ikasgelan, museoan edo etxetik egiten dira.
  • anclaGehieneko parte-hartzaile kopurua: 25 pertsona.
  • Hizkuntza: euskera, gaztelania, ingelesa, frantsesa.

Parte hartzeko baldintzak

  • Prezioa: hezkuntza-programa guztiak doakoak dira.
  • Izena ematekop epea: ancla2022ko irailaren 1etik urriaren 9ra.
  • Parte hartzen duten ikastetxeek eta erakundeek, jarduera honetan parte hartzen dutela jakinarazten edo zabaltzen dutenean, Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatzeko konpromisoa hartzen dute

Informazioa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.