Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.
2025eko edizio honetan, eskatutako baldintzak betez, 88 nanoipuin sartu dira lehiaketan, 56 gaztelaniaz eta 32 euskaraz, eta 13 ipuin, 6 gaztelaniaz eta 7 euskaraz.
Epaimahaikideek hainbat alderdi hartu dituzte kontuan, hala nola kontakizunen kalitatea, "Zaporeak"gaiarekiko hurbilketa, zuzentasuna eta originaltasuna.
Xabier Olaso idazleak eta Dorleta Kortazar narratzaileak osatutako epaimahaia bilduta, honako sari hauek ematea erabaki du:
"Nire eztarriak gogotsu irensten du irrika handiz hain zapore ona daukan altxorra. Grin handiz disfrutatzen dut murtxikatzean nire hortzen karraska. Gozamena nire ahotik irristaka doala, bihotza seko gelditzen zait, konturatzean, ondoko platerean, buru bat dagoela. Jan dudan pertsonaren burua".
"Son las doce de la mañana. No puedo dormir. Me llega ese sabor que tanto odio. El que hace que me den escalofríos. El que hace que el sabor se transforme en miedo. Ese que me hace recordar aquella noche en la que el agua se convirtió en sangre por primera vez. ¡Odio tanto ser una vampira!"
"Kafea prest ahora sartzeko, ez daukat beste egitekorik. Etxea, autoa eta lana galdu ditut, azken kafea hartuko dut. Mikaztasuna sentitu dudanean, argia ikusi dut. Laster arte lagun!"
"En clase, sus miradas se robaron el primer sabor: dulce y tímido. Cada gesto, cada palabra no dicha, cada roce intencionado, tenía el sabor de algo prohibido, algo por descubrir. No se dijeron nada, pero su conexión estaba en el aire, entre la tiza y el crujir de los cuadernos".
Uxue Pérez Mujika: Topa
Marieta Martinez de Arenaza Letamendi: La cocina de la abuela
Mikel Utrera Puelles: Okaran marmelada
June Casamayor Mielgo: El sabor de la sangre
100 € eta 75 €-ko opari-txartela Gasteizko liburu-denda batean gastatzeko.
250 € eta 75 €-ko opari-txartela Gasteizko liburu-denda batean gastatzeko.
Gainera, saritutako ipuinen egileek ere, idatzitako lanak ondu edota eraldatzeko aukera izango dute Xabier Olaso eta Dorleta Kortazarren laguntzarekin 10 orduko mentoretza izango dutela. Prozesu hau 2025eko martxoaren amaieratik maiatzaren erdialdera bitartean egingo da.
Saritutako nanoipuinak eta ipuinak ID-arte Euskadiko Arte eta Diseinuko Goi Mailako Eskolako ikaleek ilustratuko dituzte eta erakusketa ibiltari baten parte izango dira
2025eko edizio honetan, hiriko gazte eta literatura-eszenan sustraituta dauden bi lehiaketa bateratu dira: Gazteentzako Nanoipuin Lehiaketa, Liburutegien Sareak antolatua; eta Gazte Hitzak, Gazteria Zerbitzuak antolatuta. Bi lehiaketek indarrak batu dituzte proposamen aberatsagoa eta osatuagoa egiteko, eta eragina eta irismena handitzeko.
Galderaren bat baldin baduzu, jarri gurekin kontaktuan gaztehitzak@vitoria-gasteiz.org posta elektronikora idatziz edota @vgbiblio eta @sortzen_vg Instagram kontuen bidez.
Udal Liburutegi Sarea, Gazteria Zerbitzua, Laboral Kutxak sustatuta eta ID-arte Euskadiko Arte eta Diseinuko Goi Mailako Eskolak lagunduta.
Gazte Hitzak Sortzen sorkuntza-programaren parte da.
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.