“Giza Eskubideak XXI. Mendeko Hirian” jardunaldiak
"Giza Eskubideak XXI. Mendeko Hirian" jardunaldiak abenduro egiten dira 202az geroztik. Helburu dute, bereizkeriaren aurkako borrokaren logika integraletik abiatuta, gizarte-talde desberdinen errealitatea ikusaraztea, eskubideetan oinarritutako azterketa eginez. Udalak bizikidetzaren eta aniztasunaren arloan egiten duen lanaren barruan kokatzen dira.
4. edizioa: 2023ko abenduaren 14an
Laugarren edizioak "Hirirako eskubidea eta kultu-askatasuna: aniztasun erlijiosoaren udal-kudeaketa" gaia jorratuko du, 2023ko abenduaren 14an (osteguna), Goiuri Jauregian. Bertan laizismoaz eta erlijio-aniztasunaz hitz egingo dugu, eta gure hirietako bizitzetan duen eraginaz, baita bizikidetzako esperientziez ere.
Aurreko edizioak
3. edizioa, 2022, "Desgaitasuna duten pertsonen hirirako eskubidea"
2. edizioa, 2021, “Hirirako eskubidea”
1. edizioa, 2020
Antolatzailea
Gasteizko Udalaren Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
Laguntzailea: Baketik.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.