Konektatu zure hiriarekin eta hurbileko merkataritzarekin, eta deskubritu zure auzoko dendetan erosteak duen balioa.
Kanpainak egiazko hiru protagonista baliatu ditu tokiko merkataritzari aurpegia jartzeko:
Euren istorioetan islatu egiten da Gasteizko saltoki txikiek bereizgarri dituzten konpromisoa, hurbiltasuna eta arreta pertsonalizatua, eta kontsumitzaileekin emozionalki konektatzea dute helburu.
Sentsibilizazio-kanpainaz gain, urrian eta azaroan bi dinamizazio-ekintza jarriko dira abian. Horien helburua da herritarren artean tokiko merkataritzaren ezagutza eta harekiko gozamena sustatzea, eta hiriko hainbat merkataritza-eremutan jarduera sortzea.
Jarduera gehiago
Ekintza honetara gonbidatu nahi zaitugu, antzara-jokoan bezala parte hartzera: Dendaz denda, deskontuz deskontu. Ekintzan parte hartzen duten saltoki batean erostean, 10 euroko bale bat eskuratu dezakezu kanpainari atxikitako beste saltoki batean gastatzeko. Oso dinamika erraza da; hari esker, zure inguruko dendak ezagutu eta merkataritza-jarduera sustatuko duzu.
Jarduera berria da hirian, eta escape room formatua eta hiri-ginkana nahasten ditu. Era horretan, tokiko merkataritzaren inguruko esperientzia ludiko, teknologiko eta partizipatiboa eskaintzea da helburua.
DendaScape jarduera azaroko 4 larunbatetan egingo da, hiriko 4 merkataritza-gunetan.
Gainera, Txip aurkitzen dutenen artean, kanpainako saltokietako batean trukatzeko txartelak zozkatuko dira.
Kontsultatu lehiaketaren oinarriak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.