Merkataritza eta ostalaritza - Aldatu ‘txipa’, egizu Gasteizen alde. Aldatu ‘txipa’ eta erosi hemen”

Konektatu zure hiriarekin eta hurbileko merkataritzarekin, eta deskubritu zure auzoko dendetan erosteak duen balioa.
Kanpainak egiazko hiru protagonista baliatu ditu tokiko merkataritzari aurpegia jartzeko:
- Amaia, Pescados del Cantábrico arraindegikoa.
- Elda, Óptica y Audición Ballester optikakoa.
- Iñigo, Txik Txak gizonezkoen arropa-dendakoa.
Euren istorioetan islatu egiten da Gasteizko saltoki txikiek bereizgarri dituzten konpromisoa, hurbiltasuna eta arreta pertsonalizatua, eta kontsumitzaileekin emozionalki konektatzea dute helburu.
Sentsibilizazio-kanpainaz gain, urrian eta azaroan bi dinamizazio-ekintza jarriko dira abian. Horien helburua da herritarren artean tokiko merkataritzaren ezagutza eta harekiko gozamena sustatzea, eta hiriko hainbat merkataritza-eremutan jarduera sortzea.
Jarduera-egitaraua
Erosketa kateatuak: Dendaz denda, deskontuz deskontu
Ekintza honetara gonbidatu nahi zaitugu, antzara-jokoan bezala parte hartzera: Dendaz denda, deskontuz deskontu. Ekintzan parte hartzen duten saltoki batean erostean, 10 euroko bale bat eskuratu dezakezu kanpainari atxikitako beste saltoki batean gastatzeko. Oso dinamika erraza da; hari esker, zure inguruko dendak ezagutu eta merkataritza-jarduera sustatuko duzu.
- Badaia ingurua: eskuratu eta trukatu zure baleak urriaren 27tik 31ra bitarteko astean.
- Babesgabetuen ingurua: eskuratu eta trukatu zure baleak azaroaren 17tik 21ra bitarteko astean.
DendaScape: Txip-en bila
Jarduera berria da hirian, eta escape room formatua eta hiri-ginkana nahasten ditu. Era horretan, tokiko merkataritzaren inguruko esperientzia ludiko, teknologiko eta partizipatiboa eskaintzea da helburua.
DendaScape jarduera azaroko 4 larunbatetan egingo da, hiriko 4 merkataritza-gunetan.
- Zaramaga ingurua: azaroak 8, larunbata.
- Gorbeia ingurua: azaroak 15, larunbata.
- Zabalgune ingurua: azaroak 22, larunbata.
- Alde Zaharra: azaroak 29, larunbata.
Gainera, Txip aurkitzen dutenen artean, kanpainako saltokietako batean trukatzeko txartelak zozkatuko dira.
Kontsultatu lehiaketaren oinarriak 
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.