Gauekoak-en proiektuen poltsa
Proiektu bat duzu eta Gauekoak programaren baitan eskaini nahiko zenuke?
Gasteizko gazte, talde eta elkarteeek beren ideiak eta proposamenak aurkeztu ditzakezue Gauekoak-eko programazioaren barruan eskaintzeko. 16-30 urte bitarteko gazteei zuzendutako jarduerak izan behar dute.
Deialdi berria
2022ko udazken neguko programazioan gauzatu nahi diren proiektuak maiatzaren 9tik 31ra bitartean aurkeztu beharko dira (biak barne).
Alor guztietako jarduerak!
Edozein alorretako jarduerak antolatu daitezke: kirola, musika, artea, kultura, ikus-entzunezkoak,
aisialdi hezitzailea, Euskal kultura...Ideiarik baldin baduzu, animatu eta parte hartu!
Guk emandako baliabideak
- Proiektuaren behin behineko diseinua lortzeko laguntza.
- Baliabide ekonomikoak.
- Espazio desberdinak erabiltzeko aukera.
- Proiektua aurrera eraman ahal izateko beharrezko materiala.
- Hedapena.
Nola aurkeztu proiektu bat?
Lehenago, ezagutu 2022ko oinarri arautzaileak.
Gainera, ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dituzu:
- Eskabide orria (I. eranskina)
- Garatu beharreko jardueren proiektu xehatua
- Aitaren, amaren edo tutorearen baimena 14-17 urte bitartekoentzat (III. eranskina)
Gauekoak-en proiektu poltsaren informazio liburuxka
Zalantzarik?
Zuei laguntzeko gaude. Beraz, idatz iezaguzue zalantzarekin info.gauekoak@gmail.com helbidera eta harremanetan jarriko gara.
Eta gogoratu
Proiektu poltsa zabalik egongo da etorkizunerako proposamenak egiteko.
Informazio gehiago nahi al duzu?
Telefonoz: 945 16 13 68, 6514 luzapena.
Gazte Informaziorako Udal Bulegoa
Herritarrentzako arreta-bulegoak
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.