Bidaiateka

Viajes

Gazte bulegoan... bidaiatzea gustatzen zaigu! Horregatik, atal berezi bat dugu zure bidaiak prestatzen laguntzeko:

gidak

Liburutegi espezializatu bat dugu bidaia-gida eta aldizkariekin, hemen kontsulta ditzakezu edo maileguan eraman, ordenagailuak eta Wifi ere badaude. Taldean etor zaitezke bidaia egingo duzun pertsonekin eta hemen elkartu dena antolatzeko: ibilbidea, erreserbak, garraioa, ostatua, etab.

Bidaiateka:Bidaia-giden katalogoa(Beste leiho batean irekiko da) | Bidaiatzeko abantailak dituzten txartelak

Gainera, informazio hurrengo gaiei buruz: Verano Joven programa(Beste leiho batean irekiko da) | Bidaiatzeko dokumentazioa

Verano Joven programa

18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, Espainiatik bidaiatzeko eta Interraila eginez bidaiatzeko.

Deskontua uztailaren 1etik irailaren 30era arte erabil daiteke.

Informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da)

Bidaiatzeko dokumentazioa

documentación

Beste herrialde batera bidaiatzekotan, garrantzitsua da dokumentazioa indarrean izatea. Ohiko tramite batzuen informazioa bildu dugu:

NANa eta pasaportea: Europar Batasuneko herrialdeetara bidaiatzeko edo Schengen akordioa sinatu duten herrialdeetara bidaiatzeko, nahikoa da NANa, baina atzerrian identifikatzeko oinarrizko agiria pasaportea da; beraz, pasaportea ere izatea komeni da. Bi dokumentu hauek ateratzeko edo berritzeko beharrezkoa da hitzordua eskatzea(Beste leiho batean irekiko da). Orain Oñati kaleko 1. zenbakian egiten da, astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:30era eta 16:00etatik 19:00etara, larunbatetan 09:00etatik 14:00etara.

Bisa: AEB-etan eta beste herrialde batzuetan bisa ere beharko duzu. Bidaiatuko duzun herrialdeko enbaxadan edo kontsulatuan eskatzen da.

Adingabeentzako bidaia-baimena:(Beste leiho batean irekiko da) beharrezkoa da adingabea bazara eta gurasorik edo legezko tutorerik gabe beste herrialdi batera joango bazara, mugako pasabideetan eskatuko dizute.

Europako Osasun Txartela: (Beste leiho batean irekiko da)doakoa da. Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldean, Erresuma Batuan eta Suitzan aldi baterako egonaldian osasun-arreta publikoa jasotzeko beharrezkoa da. Bi urteko baliozkotasuna dauka. Online eskatzen da(Beste leiho batean irekiko da) eta postaz bidaltzen dute etxera.

Bidaia-asegurua: kasu batzuetan gomendagarria da aseguru bat kontratatzea, bereziki Europatik kanpo bidaiatzen baduzu. Gogoratu Gazte-txartelarekin bidaia-asegurua duzula(Beste leiho batean irekiko da) eta nazioarteko ikasle-txartelarekin eta aterpekide-txartelarekin deskontuak dituzula aseguru konpainia batzuetan.

Txertoak: herrialde batzuetara bidaiatzeko derrigorrezkoa edo gomendagarria da txerto batzuk izatea. Kontsultatu nazioarteko bidaietarako interesgarriak diren txertoen informazioa.(Beste leiho batean irekiko da) Zure osasun-zentroan edo kanpoko osasun-arloko nazioarteko txertaketa-zentroetan ere eman ahal dizute informazioa. Araban, Olagibel kaleko 1. zenbakian dago, hitzordua eskatzeko: 945 759 406 telefonora deitu. Taldeko hitzordu bat egiten da helmuga bera duten pertsonekin.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: