Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Sare sozialei, interneti eta bideojokoei loturiko arriskuen murrizketa.

Osasunerako hezkuntza

2022-2023 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza

Izen-ematea

  • 1. lehentasuna: irailaren 9tik 23ra.
  • 2. lehentasuna: irailaren 14tik 23ra.
  • 3. lehentasuna: irailaren 26tik 30ra.

Izena eman on line

Deskribapena

Jarduera ikasgelan egingo da, eta prestakuntzako hiru orduko iraupena izango du, ordubeteko hiru saiotan banatuta. Jarduera honen helburu nagusia da gazteak sare sozialen eta bideojokoen erabilera makurraren arriskuez kontzientziatu eta sentsibilizatzea, eta, horrekin batera, arriskuak murriztu eta trebetasun sozialak sendotzeko (erabakiak hartzea, sentimenduak kudeatzea eta gatazkak konpontzea) irizpideak eskaintzea

Eduki hauek jorratuko dira:

  • Internet, sare sozialen eta bideojokoen erabileraren azterketa (ordu-kopurua, eduki-motak, …)
  • Sare sozialen definizioa.
  • Sare sozialen eduki-motak.
  • Sare sozialen erabiltzaileen profila.
  • Sare sozial motak.
  • Pil-pilean dauden sare sozialak.
  • Bideojoko motak.
  • Jokalari motak.Jokalari bakarra edo bat baino gehiago.
  • Arrisku-adierazleak.
  • Nerabeak jokora hurbilarazten duten faktoreak.
  • Jokoaren erakargarritasuna justifikatzen duten arrazoiak.
  • Joko-pentsamendu arriskutsuak. “Jokoaren sariak”. Pentsamolde okerrak.
  • Alarma-seinaleak.
  • Jokoa kontroilatzetik kontrola galtzerainoko bidea.

Labur bada ere, substantziarik gabeko adikzioei buruzko kontzeptuak azalduko dira.

Informazio hori zenbait baliabide digitalekin (Power Point eta Prezi) eta bideoen proiekzioarekin osatuko da.

COVID-19aren ondorioz, hitzaldiak ezin izango balira aurrez aurre egin, online egiteko modua bilatuko genuke, bideokonferentzia bidez edo beste nolabait.

Horren aurretik, egiten duen enpresarekin hitz egingo genuke.

Baloreak

Bizi-kalitatea, Erantzukizuna.

Helburuak

Programa honen helburu nagusia da gazteak ausazko jokoei lotutako arriskuez kontzientziatzea eta sentsibilizatzea. Erabilera-denborak aztertzea, norbere buruz zaintzeko, erabakiak hartzeko, gatazkak konpontzeko eta pertsonen hartzeko harremanak zaintzeko jarrerak sendotuz.

Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (4. maila), Batxilergoa (1. eta 2.mailak), Oinarrizko Lanbide Heziketa (1., 2. eta 3. mailak) eta Prestakuntza Zikloak.

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxean edo telematikoki.
  • Egutegia: 2022-2023 ikasturtea.
  • Ordutegia: ikastetxearekin adostu beharrekoak.
  • Iraupena: gehienez hiru saio egingo dira eta saio bakoitzak 60 minutu iraungo du. Saio kopurua zentroaren eta jarduera irakasten duen enpresaren arteko adostasuna izango da.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: izen-emate fitxa bat bete behar da ikasgela bakoitzeko.
  • Prezioa: doan.
  • Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio. Izena emateko fitxan ordutegi- eta egutegi-lehentasuna adieraziko da.

Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.

Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.

Informazioa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.