Familia giroan - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Gasteiz toki ezin hobea da haurrekin bisitatzeko. Interpretazio-zentro interaktiboa daukagu, txikiek zein helduek ahalik eta gehien goza dezaten naturaz. Eta, zuena historia bada, hiria jolasten esploratzeko bisitak dauzkagu haurrentzat.

Proposamenak

Hiria eta Historia ezagutzeko...

Turismo familiar - Catedral Santa María

Naturaz eta kirolaz gozatzeko...

Turismo - naturaleza - familia

Artera hurbiltzeko...

Artium

  • Artium arte garaikideko museoak familientzako jarduera ugari eta bisita gidatuak eskaintzen ditu.
  • Arma museoak garai eta munduko kokapen desberdinetako arma bilduma handi bat eskaintzen du.
  • BIBAT museoa: errenazentista eta, aldi berean, eraikin modernoa, museoetan 2x1 egiteko: Arkeologia museoa eta Karten museoa dituzue bertan (munduko karta-bilduma onenetako bat dago bigarrenean).
  • Arabako natura zientzien museoa, Otxanda Andrearen Dorrean. Bilduma botanikoak, paleontologikoak, mineralogikoak eta zoologikoak ditu.
  • Principal antzokiko programazioak beti izaten ditu familia guztiarentzako moduko proposamenak.

Museoetan familia giroan egiteko bisita gidatuak eta jarduerak

  • Familia giroan egiteko bisita gidatuak. Larunbatetan familia giroan egiteko bisita gidatuak eskaintzen dituzte BIBAT, natura zientza museoak eta arma museoak. Iraupena: Ordu eta erdi.
  • Ospa ezazu zure urtebetetzea museoan!. Urtebetetze ospakizun desberdin bat burutzeko aukera ematen dizue BIBAT, natura zientzia museoak eta arma museoak. 5 - 10 urte.
  • Gabonetako programa museoetan. Gabonetan zehar hainbat jarduera, tailer eta ikuskizun antolatzen dituzte Gasteizeko museoek. 5 - 11 urte.
  • Udako programa museoetan. Uztailan zehar museoetan txikientzako antolatzen dira jarduera ugari. Hainbat tailer antolatzen dira eta museoak bisitatzen dira. 5 - 11 urte.

Informazio gehiago: museoen webgunetan eta honako esteka honetan(Beste leiho batean irekiko da).

Atseden hartzeko...

Paseo de Fray Francisco

Informazio erabilgarria

Badaezpada: Txagorritxuko Ospitalean(Beste leiho batean irekiko da) zentralizatuta daude pediatriako larrialdiak. Tel. 945 00 70 00.

Bideoa: Familia osoarentzako hiria

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: