Gizarte Zerbitzuak – Gizarteratzea eta laneratzea

Pertsonok, ondo egoteko, autonomiaz moldatu behar gara, batetik, eta, bestetik, lotura pertsonalak eta harreman baliotsuak izan behar ditugu, behar dugunean laguntzeko eta komunitatearekin lotzeko.

Gizarte-zerbitzuetako lantaldeak prest daude pertsonei laguntzeko, gizarte-trebetasunak lortzen, enplegua bilatzeko autonomia zein ezagutza eta trebetasunak eskuratzen, gatazkak kudeatzeko jarraibideak ematen, edo oinarrizko baliabide ekonomikoak eskuratzen.

Zerbitzuak, programak eta baliabideak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.