Jardunaldia: "Hirirako eskubidea eta kultu-askatasuna: aniztasun erlijiosoaren udal-kudeaketa"

  • 2023/12/14
  • 09:30 - 14:30
  • Goiuri Jauregia
  • Publiko guztiak

Abenduaren 14an “Giza Eskubideak XXI. Mendeko Hirian” jardunaldien laugarren edizioa izango da Gasteizko Goiuri Jauregian. Zehazki, oraingo honetan hauxe izango da jardunaldiaren gaia: “Hirirako eskubidea eta kultu-askatasuna: aniztasun erlijiosoaren udal-kudeaketa”. Saioan, laizismoaz eta erlijio-aniztasunaz hitz egingo dugu, eta gure hirietako bizitzetan duen eraginaz, baita bizikidetzako esperientziez ere.

Egitaraua

9:30 Aurkezpena

Udal ordezkariak eta Baketik Fundazioa.

9:45 Inaugurazio hitzaldia: “Laikotasunaren printzipioa eta pluralismoaren kudeaketa maila lokalean”

Adoración Castro, Estatuko Eliza-zuzenbideko katedraduna.

10:15 1. mahaia – Erlijio-aniztasuna eta eskubideak gure hirietan

  • Puerto García Ortiz, Pluralismo y Convivencia fundazioa.
  • Beatriz Marquina, Ellacuría fundazioa.
  • Clara Pérez Pérez, FEREDE, Erakunde Erlijioso Ebanjelikoen Federazioa.
  • Hajar Samadi, BIDAYA, Emakume Musulmanen elkartea.
  • Moderazioa: Baketik

11:30 Galderak eta solasaldia

Ondoren, atsedenaldia.

12:30 2. mahaia – Bizikidetzako esperientziak eta erlijio-aniztasuna

  • David Martín Abanades, Fuenlabradako Udaltzaingoaren Inspektorea
  • Ariadna Solé Arrarás, Bartzelonako Gai Erlijiosoen Bulegoa
  • EGK, Euskadiko Gazte Kontseilua (hizlaria zehazteke)
  • Moderazioa: Baketik

14:00 Galderak eta solasaldia

Ondoren, jardunaldiaren itxiera, Gasteizko Udalaren eskutik.

14:30 Luncha

Agurra.

Izen-ematea

Izena eman online

Zeinu-hizkuntzako interpretea behar baduzu, abenduaren 1a baino lehen eskatu dezakezu, e-mailez: bizikidetza.convivencia@vitoria-gasteiz.org

Erakusketa

Jardunaldiarekin lotuta, Judimendi gizarte-etxeak honako erakusketa izango du ikusgai: "Ez berria, ez besterena. Erlijio-aniztasuna Espainian".

Informazio gehiago

vitoria-gasteiz.org/bizikidetza

Non

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.