Tetrapack - Erakusketa kolektiboa

apaintzeko irudia

Tetrapack sormen prozesu kolektiboak, hiriko sektore artistikoan murgiltzeko aukera ematen die artista gazte amateurrei, sektoreko profesionalen eskutik.

2025eko Gazte Klik Klak argazki eta bideo lehiaketa irabazi ondoren, Sua Canga, Nora Lafuente, Christina Plazaola eta Jone Carbajosak 2026ko Tetrapack sormen prozesu kolektiboan hartu dute parte.

Sorkuntza eta produkzio prozesuan Itziar Garaluce eta Irati Antia aritu dira tutore eta komisario lanetan. Rafael Hernández komisario laguntzailea izan da.

Prozesua "Barrura" izeneko erakusketaren inaugurazioarekin borobilduko da, Amárica aretoan, maiatzaren 7an, 19:00etan. Ekainaren 7ra arte egongo da ikusgai.

Artista gazteek nortasuna eta intimitatea aztertu dituzte erakusketan, normalean ezkutuan egoten diren errealitateak ikusaraziz. Irudi eta ikus-entzunezkoen bidez, egileek gizarte-presioari, leihoa muga gisa erabiltzeari, adierazten ez diren barne-kargei edota gazteen ihesbideei buruz hausnartu dute.

Normalean ikuslearentzat ikusezina dena behatzeko gonbidapena da prozesuaren emaitza. Lau obra dira orotara: Cangaren "Nire lehioa (lehioa ez dena)", Lafuenteren "Honakoa ni omen naiz", Plazaolaren "Ikusezinaren arnasa" eta Carbajosaren "Petalo".

Tetrapack katalogoa 2026

Tetrapack 2026 Kartela

Artista gazteak

- Sua Canga Sucunza (Vitoria-Gasteiz, 2000) sorkuntzan eta diseinuan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederren Fakultatean, eta gaur egun diseinu grafikoko ikasketak egiten ari da I • D arten.

Bere praktika ikus-entzunezkoen, argazkigintzaren eta diseinuaren arteko espazio hibrido batean kokatzen da, eta bertatik lan puntualak egin ditu partikularrentzat, enpresentzat eta komunikazio-agentzia batentzat, diseinatzaile grafiko eta ilustratzaile gisa. Ikuspegi hori egunerokotasunari, kostunbrismoari eta itxuraz hutsala denari lotutako sentsibilitate estetiko batetik eraikitzen da. Elementu horiek barrukoa argi eta garbi agertzen den espaziotzat ulertzen ditu.

Behaketaren, errepikapenaren eta keinu txikiekiko arretaren bidez, bere lanak pertsonaren eta partekatuaren artean dauden irudia bizitzeko moduak aztertzen ditu, oharkabean pasatzen denari balioa emanez.

- Nora Lafuente Calabaza (Igorre, 2007) formazioan dagoen argazkilari gaztea da, eta bere jarduna identitatearen esplorazioan eta narratiba garaikideetan oinarritzen da.

Gaur egun, argazkigintzako ikasketak egiten ari da, eta honakoa du aurkezten duen lehen erakusketa, bere ibilbide profesionalaren hasiera markatzen duena.

Bere interes nagusia erretratu intimo eta dokumentala da (askotan autobiografikoa), zeinaren bidez kezka komunei eta pisu pertsonal eta soziala duten gaiei buruz hitz egiten duen. "Gizatasuna, gertutasuna eta errealitatea" lantzen ditu interpelatu nahi duen eszenaratze batekin.

- Christina Plazaola Provanza (Antananarivo, 2004) formazioan dagoen argazkilari gaztea da. Bere lana gizarteari buruzko hausnarketa kritikoa egitera bideratuta dago, eta, aldi berean, pertsonek denboraren poderioz uzten dituzten arrastoen edertasuna balioesten du.

Argazkigintzarekiko interesa, hasieran zaletasun bat besterik ez zena, 12 urte zituela hasi zen. 16 urterekin erabaki zuen batxilergoa amaitu ondoren modu profesionalean arituko zela argazkigintzan.
Gaur egun, argazkilaritzako ikasketak egiten ari da, eta honakoa bere lehen erakusketa da, bere ibilbide profesionalari hasiera emanez. Bere jarduna erretratuan eta argazkigintza kontzeptualean zentratzen da batez ere, eta diziplina horien bidez, askotan ezkutuan geratzen diren edo beharrezko arreta jasotzen ez duten kezkak, egoerak eta errealitate pertsonalak nahiz kolektiboak ikusaraztea bilatzen du.

Bere lana gizatasunean eta itxurei ihes egiten dion horretan oinarritzen da, ikuslearekin lotura zuzena bideratuz. Irudien bidez, inpaktua sortu eta elkarrizketa ireki nahi du. Eguneroko bizitzan presente egon arren, beti adierazten edo aitortzen ez denari buruzko gogoeta egitera gonbidatu nahi du behatzailea.

- Jone Carbajosa Silva (Barakaldo, 2006) argazkilari gazteak batxilergo artistikoa eta argazkilaritzako goi mailako zikloa ikasi ditu.

Esperimentazioa eta bat-batekotasuna bere ezaugarri nagusiak izanik, argazkia hausnarketarako baliatzen du. Era horretan, egungo gai sozialak, eta ikuspuntu desberdinak sor ditzazketen gai interesgarriak lantzen eta zalantzan jartzen ditu.

Pertsona oso mugitua izanda, beste esparru batzuetan ere ibiltzen da. Besteen artean, bideogintzan, rapean eta graffitian mugitzen da esperimentazio moduan. Underground mundu horretan bere lekua hartu, eta estilo propioa lortu du, oihu bezala erabiltzen duena, aldarrikapenerako eta hausnarketarako.

Komisarioak

Itziar Garaluce (Gasteiz, 1986). Diziplina anitzeko artista bisuala da, zuzeneko bisualetan eta animazio esperimentalean espezializatua. Zinematografia ikasi zuen CECCn Bartzelonan eta Mexikon garatu zuen bere ibilbidea, Mon Laferte bezalako artistekin kolaboratuz eta Vive Latino eta Lollapalooza bezalako ekitaldietan aurkeztuz. 2016an “El Iglú” proiektuari ekin zion, ikus-entzunezko ikuskizun murgiltzaileak sortuz. Gaur egun, Sociedad Alavesa de Medios Audiovisuales elkartearen buru da, eta elkarlaneko hainbat ikuskizunetan parte hartzen du, Ikimilikiliklik Vol.2, edo BADON kasu.

Irati Antia (Gasteiz, 1994). Diseinatzailea eta artista bisuala da. Bere lanean diseinu grafikoa, marrazkia, argazkigintza eta bideoa uztartzen ditu, ideia kontzeptual eta abstraktuak ikuspegi emozional eta sentikor baten bidez adierazteko. Ikerketa, memoria eta esperimentazio formala uztartzen dituzten proiektuen bidez, bere obra arte garaikidearen eta diseinuaren arteko eremuan kokatzen da, euskal testuinguru kulturalari arreta berezia eskainiz.

Komisario laguntzailea

Rafael Hernándezek (Gasteiz, 1997), Gazte Klik Klak 2022ko irabazleak, komisario eta tutore laguntzaile lanak egingo ditu. "Mesa de dos" agentziaren sortzaileetako bat da, eduki eta marketin agentzia, nagusiki gastronomia sektorera bideratua. Aurretik, "Desde la habita" egitasmoa sortu zuen, ikuspegi inklusibo eta eskuragarriko musika-estudio bat. Proiektuak oihartzun handia izan zuen TikTok-en, musikaren teoriari buruzko eskola didaktikoei esker. Ikus-entzunezkoen espezialista bat da, sormena eta teknika uztartzen dituena eduki eta narrazio bisualen estrategiak garatzeko.

Tetrapacken azken edizioa (2023)

Tetrapack 2023 katalogoaImagen archivo pdf

Kartela: Tetrapack topaketak 2023 Imagen archivo pdf

Galderarik?

Lehiaketa edo oinarriei buruzko edozein galdera argitzeko jo ezazu gazteklikklak@gmail.com posta elektronikora, 689 15 84 10 telefonora edota @sortzen_vg(Beste leiho batean irekiko da) Instagram kontura.

Sorkuntza gaztea

Tetrapack Sortzen sorkuntza-programaren parte da eta Laboral Kutxaren laguntza du.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: