Indarkeria matxistaren aurrean prebentzio eta sentsibilizaziorako dispositibo ibiltariak

2021eko ekainaren 29an

"Libre Izan Nonahi" indarkeria matxista prebenitzea helburu duen gazteentzako kanpainan lantzen den estrategia osatzeko 2021eko uztailean eta abuztuan garatuko diren hainbat prebentzio-jarduerak diseinatu dira.

Dispositibo ibiltaria

Batetik, bikote ibiltari bat ibiliko da Gamarrako, Estadioko eta Mendizorrotzeko igerilekuetatik uztaileko arratsalde hauetan: 15, 16, 19, 20, 21 eta 22. Egun horietakoren batean eguraldia txarra egingo balu eta, ondorioz, esku-hartzea bertan behera utzi beharko balitz, hezkuntza-bikoteak uztaileko azken astean esku hartuko luke aipatutako tokietan.

Bestalde, sentsibilizazio eta prebentziorako beste dispositibo ibiltari bat hiriko kaleetatik mugituko da gazteak kalean gehien bat ibiltzen diren leku eta ordutegietan, uztaileko, abuztuko eta iraileko udako egun jakin batzuetan.

 Bi kasuetan, hezkuntza-talde biek hitz egingo dute 12 eta 26 urte bitarteko gazteekin.

Mezuak

Elkarrizketa  bideratuko da gazteek eta nerabeek hezitzaileekin partekatu nahi dituzten eduki, tonu eta esperientzien harira; hala ere, azken helburua da eragitea indarkeria sexistari eta beste indarkeria matxista batzuei (LGTBIfobia, adibidez) eusten dien balioen eta sinesmenen sisteman.

Elkar eragin horretan azpimarratuko dira ideia sexistak eraldatzen lagunduko duten mezuak, eta, era berean, sakonduko sexu-eredu hegemonikoari, genero-rolei eta sexu-harremanen muga eta botere-harremanei buruzko prebentzio-mezuetan. Halaber, gizon gazteen artean sustatuko da indarkeria matxistaren aurrean jarrera aktiboa izatea. Elkarrizketa amaierari emateko, honako ideia hauek nabarmenduko dira: indarkeria matxista desagertzeko ezinbesteko beharra; zein inportantea den jokabide eta praktika matxisten konplize ez izatea eta indarkeria matxistaren aurkako jarrera argia izatea.

 

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.