e-GA sariak - Hizkuntza-lankidetzarako proiektuak

Esketxak, abestiak, bidaia-bitakorak, errezetak, biografia linguistikoak, poesia... hizkuntza gutxituetako hiztun gazteek hizkuntza-lankidetzako hainbat proiektu aurkeztu dituzte e-GA lehiaketara. Orain, saritutako eta aurkeztutako proiektuak ezagutu ditzakezu.

Lehiaketan, komunitate ezberdinen arteko hizkuntza-lankidetzari buruzko proiektu bat sortzea zen helburua, edo beste hizkuntza komunitate bati buruzkoa. 35 urte arteko gazteek parte har zezaketen, ahal zela, beste hizkuntza-komunitate bateko gazteekin lankidetzan. Lanaren formatua guztiz askea zen, eta hizkuntza gutxitu batean egina izan behar zen, bai eta eGA-ko hizkuntza ofizialetako batean ere (euskara, ingelesa edo gaztelania).

Hauxe da emaitza!

1. saria

Biografia linguistikoa "Basa: Hizkuntzen oihana zaintzeko auzolana" Imagen archivo pdf

Euskararen eta kichwaren arteko lotura: hizkuntza eta lurra; iragana, orainaldia eta etorkizuna.

Arawi Ruiz Villacis eta Miren Uriarte Crespo.

2. saria

"Kurdistanera bidaia-bitakora. Elkarrizketa eta elkargune"(Beste leiho batean irekiko da).

HIGAn ezagutu zuten elkar egileek eta Kurdistanera joatea erabaki zuten handik gutxira. Hementxe bidaia horretan lehenengo pertsonan bizitakoa.

Morgane Lincy-Fercot eta Amaia Orbe Barrio

3. saria

"Erabili euskara, KONTXO!"

Euskaraz ez dagoela irainik? Ez duela edozertarako balio? Sketch barregarri honetan Helsinkitik jaso dugu galdera hauei erantzuna.

Araitz Claramunt Oregi, Kayleigh Karinen, Maria Protassova, Tero Nieminen eta Tuulia Suvanto.

https://www.youtube.com/watch?v=_GdNMYoAacU(Beste leiho batean irekiko da)

4. postua

"MintzoCa"(Beste leiho batean irekiko da)

Proiektu honek proposamena luzatzen du nork bere biografia linguistikoa sor dezan, eleanitza den etxe baten bitartez.

Maragda Palau eta Ainhoa Morón

5. postua

"Gu gara hizkuntza"

Abesti bizi honek hizkuntza zer den azaltzen digu, hiru hizkuntzetan

Yazmin Novelo, Daniel Fernandez-Ferreiros eta Josu Pedruzo.

https://www.youtube.com/watch?v=cyIdHeC1-mQ(Beste leiho batean irekiko da)


Aurkeztutako beste lan batzuk

Euskaratik megrelierara

Lan honetan euskal hiztun batek bere jatorrizko hizkuntzari buruz gehiago irakasten digu, hizkuntza horretako lider gazte bat elkarrizketatuz.

Natalia Evseeva, Giga Kavtaradze.

"Euskaratik megrelierara"(Beste leiho batean irekiko da)


"Entu dantzan"

Kenze Neke talde sardiniarraren “Entula” eta Urtz taldearen “Bizitzarekin dantzan” abestiak nahastuta egindako bertsioa, euskara, gaddurese eta sardiniera nahastuz

Ritxi Azzena eta Mitxel Elortza

https://www.youtube.com/watch?v=_y7ZuxBoaxI(Beste leiho batean irekiko da)

Panpin bat mundua zeharkatuz

Geocaching zalea zara? Hizkuntza gutxituak hitz egiten diren tokietara bidaiatzeko ohitura duzu? Bada orduan hau da zure plana!

Oier Azkarraga Grajales

Panpin bat mundua zeharkatuz(Beste leiho batean irekiko da)


Sufrir en silencio

Egilea Espainiar Zeinu Hizkuntzan sortzen duen olerkaria da; hemen bere lanetako bat.

Ainhoa Ruiz de Angulo

https://www.youtube.com/watch?v=3Xh3D7quOxM(Beste leiho batean irekiko da)

Mapuche Zugu

Kichwa, mapuzugun eta selk'nam hizkuntzetako hiru gazteen bizipenak jasotzen ditu bideo honek

Leonela Valenzuela Katxikura.

https://www.youtube.com/watch?v=375Bvpm3SAY(Beste leiho batean irekiko da)

As chispas do galego e euskera

Mundu osoan irakasten dira toki guztietako hizkuntza gutxituak; Errusian, adibidez, euskara eta galegoa.

Dilara Khudaibergenova

https://www.youtube.com/watch?v=UZyQBbqSpuc(Beste leiho batean irekiko da)

Hizkuntza eta natura

Lan honetan mundu osoko hiztun gazteen arteko saretzea proposatzen da, natura ardatz hartuz.

Rodrigo Artiles Uriarte

Hizkuntza eta natura(Beste leiho batean irekiko da)


Sukaldean - A la cuina

Bideo honetan euskaldunak eta katalanak lotzen dituen errezeta baten berri izango dugu. On egin!

Markel Elortza, Axel Mora, Roger Mora, Alaitz Lezameta, Eider Lezameta, Maddi Lezameta eta Georgina Vaz.

https://www.youtube.com/watch?v=1aRGg5XddRU(Beste leiho batean irekiko da)

Retu en Redes

#Lesllingüesdelprincipín reto en rez

#Laslenguasdelprincipet retu en redis

#Laslenguasdelprencipinu reto en redes

#Laslenguasdelprincito

Egitasmo honetan liburu famatuaren irakurketa partekatua proposatzen dute, hizkuntza gutxitu ezberdinetan.

Inaciu Galán, Jorge Pueyo eta Aníbal Martín

Retu en Redes (Beste leiho batean irekiko da)

Sari-banaketa eta topaketa

Sariak 2021eko ekainaren 11n banatu ziren, Oihaneder Euskararen Etxean izandako topaketan.

Topaketaren emisioak eta e-GAri buruzko informazio gehiago

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.