Kulunkak 15 urte ospatuko ditugu

2025eko azaroaren 25ean argitaratua

Kulunka

Kulunka Teatro konpainia duela 15 urte sortu zuten Hernanin (Gipuzkoa) Garbiñe Insausti eta José Dault artistek. Madrilgo Arte Dramatikoaren Errege Goi-Eskolan ikasitakoak dira biak, eta antzerki-ibilbide luzea dute.

Lengoaia eszeniko desberdinekin esperimentatzeko gogoak bultzatuta, eta intuizioak eta ausarkeriak eraginda, maskarekin entseatzen hasi ziren. Ezin zuten imajinatu euren ibilbide artistikoan hain erabakigarria izango zen bide bat hartzear zeudela. Istorio minimoki konplexuak kontatzea hitza baliatu gabe eta aktoreen aurpegiera ezkutatzen duen teknika erabilita, ez da muga bat, baizik eta sormenerako pizgarria. Bereziki, esentziara edo gauzen muinera iristeko izugarrizko ahalmena duen lengoaia horrekin.

Kulunka Teatrok, bere ibilbidean, lekua egin du Espainiako konpainia nagusien artean. Nazioartean ere proiekzio nabarmena hartu du, 30 herrialdetan emanaldiak eskaini baititu, palmares garrantzitsua lortuta.

Gasteizko Udal Antzoki Saretik, konpainiarekin batera ospatu nahi izan dugu 15 urteko bide arrakastatsu hori. Horretarako, hainbatetan saritutako hiru maskara-ikuskizunak eskainiko dira, sortutako alderantzizko ordenan: Forever (2023), Solitudes (2015), André eta Dorine (2010).

Hiru ikuskizunak Félix Petite antzokian (Ibaiondo gizarte-etxea) antzeztuko dira, martxoaren 19an, 20an eta 21ean, hurrenez hurren. Hirurak ikusteko abonua eros dezakezu 40 €-tan, ala banakako sarrerak eskuratu, 18 €-tan.


Forever, martxoak 19.
Solitudes, martxoak 20.
André y Dorine, martxoak 21.

Ez galdu aukera paregabe hau, eta gozatu maskara-antzerkiaz!

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.