Erronka Garbia - Ekitaldien ingurumen-jasangarritasunaren ziurtagiria

Erronka Garbia. Ingurumen aldetik jasangarria den ekitaldia

Zer da Erronka Garbia?

Erronka Garbia ziurtagiriak diseinuan eta antolakuntzan ingurumen neurriak txertatzen dituzten ekitaldiak aitortzen ditu, alegia, ingurumenean izan zitzaketen inpaktu negatiboak minimizatzen eta herritarrengan ondare positiboa uzten laguntzen duten ekitaldiak. IHOBE Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak ematen du.

Ziurtagiriak

Europa Biltzar Jauregia

2022an, Europa Biltzar Jauregiak bat egin zuen Erronka Garbia proiektuarekin, eta 2023-2025 aldirako Erronka Garbia Esparru izendatu zuten. Hala, bere jarduerak ingurumenean izan ditzakeen inpaktu negatiboak minimizatu nahi dira.

Ziurtagiri horrek ingurumen-konpromisoa eta ekimen hau gidatzen duten printzipioak bere egiten dituela aitortzen du: jardutea, neurtzea eta komunikatzea, baita aurreikusitako sei ardatzetan (mugikortasuna, energia, ura, hondakinak, erosketak, azpiegiturak) esku hartzea ere.

Europa Biltzar Jauregian egiten diren ekitaldiek Erronka Garbia Ekitaldien ziurtagiria lortu nahi badute, talde teknikoak zuzenean aholka ditzake, eta, horrela, beharrezko prozesua erraztu.

Europa Biltzar Jauregia - Erronka Garbia ziurtagiria archivo pdf.

1. Herritartasunerako Eskola Irekia (HEI)

Eskolaren inaugurazioak ziurtatu dira 2021ean, 2022an eta 2023an. Egindako ingurumen-ekintzak xehetasunez kontsulta daitezke (pdf-ak, gaztelaniaz):

2023: Ingurumen adierazpena HEI 2023 y Ingurumen ziurtagiria HEI 2023.

2022: Ingurumen adierazpena HEI 2022 y Ingurumen ziurtagiria HEI 2022.

2021: Ingurumen adierazpena HEI 2021 y Ingurumen ziurtagiria HEI 2021.

2. Kaldearte, kaleko arteen nazioarteko erakustaldia

Kaldearte kaleko arteen nazioarteko erakusketaren 13. eta 14. edizioak 2018ko eta 2019ko ekainean egin ziren, eta Erronka Garbiak ziurtatutako lehen ekitaldia izan zen. Hurrengoen jarduera-ildoak markatu zituzten.

Gasteizko Udalak ekimenarekin bat egitea

Azken hamarkadetan, kudeaketa iraunkorraren eredua bere egin duelarik, Gasteiz hiria Europako abangoardia bihurtu da; 2012an European Green Capital izendapena lortu zuen, eta etengabe hobetzeko eta ingurumenaren aldeko asmo handiko helburu berriak betetzeko konpromisoa hartu.

Gasteizko Udalak hainbat plan taxutu ditu helburu horiek lortzeko, besteak beste, gizartean eragin handiena duten arloetako batean -ekitaldien arloan- ingurumen-irizpideak kontuan hartzeko plana.

Ekitaldi jasangarriagoak

Ekitaldiak enpresei eta publiko orokorrari zuzendutakoak izan ohi dira, eta ingurumen eraginaz gain, gizarte eta ekonomia eragin handia izan ohi dute; horrenbestez, aukera paregabea dira inplikatutako eragileen artean jardunbide jasangarriagoak sustatzeko. Hau da, ekitaldi baten diseinu eta antolakuntzan ingurumen-irizpideak txertatzearen helburua ez da ingurumenean sorrarazitako kalteak murriztea soilik -hori garrantzitsua izan arren-, baizik eta gainerako instituzio, entitate eta enpresentzat zein publiko orokorrarentzat ere pizgarria izatea, beren jardueretan iraunkortasun irizpideak kontuan har ditzaten.

Aitorpena ziurtagiriarekin

Horrexegatik, Eusko Jaurlaritzak Erronka Garbia ekimena kaleratu zuen 2015ean, Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoarekiko lankidetzan, ekitaldien diseinu eta antolakuntzan ingurumen irizpideak txertatzen dituen enpresa, entitate, erakunde eta elkarte orori ziurtagiria emateko.

Gasteizko Udalbatzak 2017ko urriaren 27an erabaki zuen aho batez ekimenarekin bat egitea, eta ondoren hori garatzen jardun du Udalak.

Informazio gehiago

Informazio guztia kontsultatu dezakezu, eta ingurumen-adierazpenak deskargatu Erronka Garbia (Ihobe)(Beste leiho batean irekiko da) webgunean.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.