Errezitala: 'Xomorropoemak eta beste piztia batzuk' Leire Bilbaoren eskutik, Pilar gizarte etxean

Noiz
Eguna: 2021/05/13, hasiera ordua: 18:00, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 18:50
Deskribapena

Poemak, xomorroak bezala, ustekabean agertzen dira. Eta ziztatu egiten dute. Eta kosk. Eta azalean koskor txikiak utzi, egunetan joaten ez direnak. Poesiarekin jolastu nahi baduzu, zatoz!

Irudia. Xomorropoemak eta beste piztia batzuk errezitala

  • Hizkuntza: euskaraz.
  • Adina: 6-10 urte.
  • Lekua: Pilarreko gizarte etxeko liburutegian.
  • Sarrera: 1,00 €. Sarrerak salgai daude apirilaren 29tik aurrera gizarte etxe eta kirol instalazio guztietan (pilotalekuetan izan ezik).
  • Adinaren eta sarrera-salmentaren inguruko araudi orokorra: Adierazitako adin-tartea errespetatu, jarduera hobeto aprobetxatzeko egokia da eta. Ez da gomendatzen beste adin batzuetako haurrak joatea, baina guraso/tutoreen erabakia da, eta, nolanahi ere, haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten badu, aretoa utzi beharko du. 12 hilabetetik gorako haur guztiek erosi beharko dute sarrera, baita adin horretatik beherakoek ere beraientzako jarduera espezifikoetan. Helduen laguntza nahitaezkoa da (haur bakoitzeko pertsona bat gehienez) 4 urtera arte, eta aukerakoa 5 urtetik aurrera. Haur jardueretan helduek ez dute sarrera erosi behar.
  • Jardueran koronabirusaren prebentziorako beharrezkoak diren antolakuntza, segurtasun eta higiene-neurriak hartuko dira.


Informazio gehiago

Liburutegietako haur eta familientzako jarduerak: 2021eko otsaila- maiatza pdf

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.