Horma-irudien ibilbidea - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Alde Zaharreko eta hiriko auzo batzuetako fatxadetan dauden artelanen galeria bat ezagutzea proposatzen dizugu. Gozatu hiriko artistek eta bizilagunek elkarlanean egindako arte-adierazpen horiez. Ezagutu muralen esanahia, eta izan ezazu horiek sortzeko elkarlaneko prozesuaren berri.
Horma Irudien ibilbidea – Mapa
Zuzendaritza artistikoa eta egileak
IMVG Hiri Margotua
Gasteizko Muralen Ibilbidea (IMVG Itinerario Muralístico de Vitoria-Gasteiz), adierazpen publiko eta komunitariorako tresna. Christina Werckmeisterrek, Veronica Werckmeisterrek eta Brenan Duartek IMVG sortu zuten 2007an, Gasteizen ekimen partehartzaileak eta sortzaileak aurrea eramateko gune ireki bat sortzeko asmoarekin.
Orduz geroztik, ekimenak eskala handiko 19 muralismo tailer sortu ditu, baita mural ugari ere hiriko ikastetxeetan eta probintziako landa-ingurunean.
Informazio gehiago: www.muralismopublico.com
Fill in culture
Gasteizen egoitza duen artista-kolektibo hau horma-pinturaren eta graffitiaren inguruan lan egiteko asmoz sortu zen, talde-lanak egiteko asmoz, askotan iragankorrak eta egiletza indibidualaz haratago. Gaur egun, muralismoan eta haien lanetan herritarren parte-hartzea bultzatzen dihardute. Bere lanen artean, "#Kontrastafrika" eta "Osasuna, Hezkuntza..." muralak nabarmentzen dira.
Informazio gehiago: http://fillinculture.blogspot.com/
Ibilbidea
Bisita gidatuak
Hartu parte esperientzia honetan, eraikinen fatxada ikusgarriak benetako artelan bihurtuta erakutsiko dizkizun eta gordetzen dituzten historiak kontatuko dizkizun gidari baten eskutik.
Informazio eta erreserbak:
- Turismo Bulegoak antolatzen dituen bisita gidatuak:
Online erosi edo Turismo Bulegoan erreserbatu (tel: 945 16 15 98). - Gasteizko IMVGk antolatzen dituen bisita gidatuak:
www.muralismopublico.com | visitas@muralismopublico.com | telefonoa: 633 184 457
Bideoa
Argazki galeria
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/albums/72157713184331621Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.