Gela irekiak: jarduera artistikorako espazio publikoa

Gela irekiak aretoak dira, jarduera artistiko jakinetan aritzeko egokituak.

Zaletasunagatik zein norberaren prestakuntzaren osagarri gisa jarduera artistikoa garatzeko interesa duen edozein pertsonak erabil ditzake Udalak uzten dituen gela horiek.

Praktika artistikorako guneak dira, ez ikaskuntzarako, eta horregatik ez dute irakaslerik.

Hiriko gizarte etxeetan daude eta egutegi bat eskaintzen dute hainbat lekutan, egunetan eta ordutegitan pdf.

Sarbidea

  • Beharrezkoa da Herritarren Udal Txartela (HUT) izatea eta izena ematea gizarte-etxeko Argibide eta Kontrol Bulegoan, dagokion kuota ordainduta.
  • 2021-22 denboraldirako (azaroaren 1etik uztailaren 15era) zabalik dago jada gizarte-etxeetan izena emateko epea. 13 euroko kuota ordaindu behar da, edozein espezialitatetako gela ireki bat erabili ahal izateko gizarte-etxeetan, ezarritako ordutegien barruan pdf.
  • Material eta tresneriak erabiltzaileak berak jarri behar ditu, zentroak jartzen dituenak izan ezik: pinturarako astoak eta zeramikarako labeak, besteak beste.

Gela irekien araudia kontsultatzea.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.