Adinekoentzako zentro soziokulturalak orain BIZAN Sarea dira

Izena aldatu eta irudia berritu egin da zentroak zer diren hobeto adierazteko: orain BIZAN Sarea dira.

BIZAN, adinekoen "bizitza" eta "izatea" gogora ekartzen duen izena.

BIZAN Sarean dagoeneko parte hartzen duten pertsonak dira protagonista leku horietan, bai eta lehen aldiz hurbiltzen direnak ere.

BIZAN Sareak zahartzeko modu asko elkartzen ditu: adin, bizi historia eta lehentasun anitz.

Jakin-mina sustatzen du, eta harreman berriak hasteko, ikasteko eta ondo pasatzeko aukera ematen du. Pertsonen ekarpenei garrantzi handia ematen die, haien ezagutzak, gaitasunak eta balioak parteka ditzaketelako. Estereotipoei eta adinkeriari aurre egiten die.

Bizi izandakoaren eta bizitzeke dagoenaren artean bada leku bat non orain pertsona bakoitza eta abagune bakoitza oso preziatuak diren.

BIZAN, esperientziak bizitasunarekin bat egiten duen tokia.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.