Irakurketa kluba euskaraz: Gorputz madarikatuak. Lucía Baskaran (Gauekoak)

Noiz
Eguna: 2021/09/29, hasiera ordua: 19:30, amaiera ordua: 21:00
Deskribapena

Gorputz madarikatuak

Euskal literaturak ibilbide luze eta oparoa izan du urteetan zehar, baina zer nolako ezagutza dugu ondare literario honen inguruan? Kontziente al gara eleberri, poesia-liburu, ipun-liburu… euskaraz ere irakur daitezkeela?

Gazteon irakurzaletasuna xede duen irakurle klub txiki honen helburu nagusia XXI.mendeko idazle euskaldunen proposamen literarioen inguruko eztabaida gune bat sortzea da. Norbanakoen esperientzia pertsonalak abiapuntzutzat hartuta, hilabetean behin proposatzen dugun kultur ekintza dugu helburu.

Saio honetan Lucia Baskaranek idatzitako Gorputz madarikatuak landuko dugu.

Ikusi ote zenuen hil aurretik zure bizitza begien aurrean pasatzen? Protagonista ote nintzen ni, irudi horietakoren batean? Zein izan zen zure azken pentsamendua? Ni maitatzera iritsi ote zinen inoiz? Norentzat ziren lore haiek?

Eleberri honek bere bizitza berreraiki nahi duen emakume baten historia kontatzen du, eta nola bilatzen dituen emakume horrek bere iraganaren sakonean zoriontsu ez izatearen arrazoiak: desioaren sorrerak markaturiko nerabezaroa; gorputz propioa onesteko zailtasuna eta lehen maitasunaren zauriak, eta lehen desengainuarenak.

  • Tokia: Landatxo gizarte-etxea.
  • Noiz: irailak 19.
  • Ordutegia: 19:30etatik- 21:00etara
  • Hizkuntza: euskaraz.
  • Izen-ematea: irailaren 14tik aurrera.


Izena eman online

Telefonoz: deitu 010 zenbakira, edo 945 16 11 00ra, Gasteiztik kanpo deitzen baduzu.

Beste saio batzuk

Lazunak azkazaletan. Oihana Arana.

Erraiak. Danele Sarriugarte.

Alde erantsira nabil. Ekhiñe Eizagirre.


Informazio eta jarduera gehiago: Gauekoak

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.