Udaleko hezkuntza jarduerak - Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroaren Museora bisita gidatua.

Convivencia y diversidad 2022-2023 ikasturtea / Gaia: Bizikidetza eta aniztasuna.

Izen-ematea: Helbide honetara mezu bat bidaliz: memorial@centromemorialvt.com

Azalpena

Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa fundazio publikoaren helburua bakearen eta tolerantziaren kultura finkatzen laguntzea eta indarkeriaren erabilerari legitimitatea kentzea da. Honen helburu nagusiak hauek dira: terrorismoaren biktimek irudikatzen dituzten balio demokratiko eta etikoak babestea eta zabaltzea, biktimen memoria kolektiboa eraikitzea eta herritar guztiak kontzientziatzea, askatasuna eta giza eskubideak defendatzeko eta terrorismoaren aurka egiteko. Horretarako, balioetan oinarritutako hezkuntzaren arloan lan egiten du, eta hezkuntza-komunitateari hainbat jarduera egiteko aukera ematen dio.

iconoazul Oroimenerako Zentroaren museora bisita gidatuak

Ikasgela taldeak erakusketa bisitatu ahal izango du, zentroko hezitzaileen azalpenek lagunduta. Museoak hiru garaitan banatutako ibilbide historikoa egiten du: diktadura frankista, trantsizioa eta demokrazia. Bertan, terrorismoarekin zerikusia duten gertaera nagusiak laburbiltzen dira: ETAren hastapenak, GRAPO, GAL, 11-M... Erakusketa bisitatzen duten pertsonek indarkeriaren ondorioak ezagutu ditzakete terrorismoaren biktimen testigantza zuzenak entzunda. Memorialaren erakusketak funtzio pedagogikoa du, eta hiru galderei buruz hausnartzeko gonbidapena da: nola gerta zitekeen gertatutakoa? zer egingo nukeen nik egoera horretan? zer egin dezaket errepika ez dadin?

iconoazul Oroimenerako Zentroaren museora bisita birtualak


Museoko erakusketa online ere bisita daiteke Ibilbide birtualaren(Beste leiho batean irekiko da) bidez.


iconoazul Oroimenerako Zentroaren Unitate Didaktikoak

Museora egindako bisiten osagarri, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroak Geografia eta Historia, Balio etikoak, Mundu Garaikidearen Historia, Espainiako Historia, Filosofia eta Psikologia irakasgaietan erabilgarriak diren hainbat material didaktiko(Beste leiho batean irekiko da) jarri ditu ikastetxeen eskura.

Gainera, Zentroak ikastetxeen eta herritarren eskura jartzen ditu: dokumentazio-zentro bat, ekitaldi-areto bat eta gela didaktiko bat (arbel digital bat eta jarduera ezberdinak aurrera eramateko fitxak dituena, beste baliabide batzutaz gain).

Balioak

Gizalegea, prestakuntza, bakearen kultura.

Helburuak

  • Irakasleei materialak ematea terrorismoaren gaia lantzeko eta ikasgelan legitimatea kentzeko, horrela, eskolarekin eta familiekin lankidetzan arituz, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean oinarritutako balioak transmititzeko.
  • Gazteek terrorismoaren biktimen testigantza ezagutzeko programak bultzatzea.
  • Gizaki guztien oinarrizko eskubideen ezagutzan eta hausnarketan sakontzea.

Hartzaileak

DBH, DBHO, HHI, Gurasoak, Irakasleak, beste talde batzuk.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Lekua: Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroan bisita gidatua. Lehendakari Agirre kalea, 2, Gasteiz
  • Ordutegia: Museoa 12:00etatik 19:00etara zabaltzen da, baina ordutegia malgua da eta, beraz, ikastetxe bakoitzarekin zehaztuko da.
  • Iraupena: ordubete, gutxi gorabehera
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea. Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezala jokatzea.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Hizkuntza:euskara, gaztelania, ingelesa edo frantsesa. Unitate didaktikoak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez daude eskuragarri. Liburuxka eta audiogida frantsesez eta alemanez ere eskuragarri daude.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Informazioa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.