Trantsizio energetikoa: herritarrentzako zerbitzu berriak

Gasteizko Udala trantsizio energetiko baten alde ari da lanean, gure hiriko eredu energetikoa aldatu ahal izateko.

Horretarako, hainbat zerbitzu eta tresna jarri ditu martxan herritarrentzat, enpresa txiki eta ertainentzat, saltokientzat, pertsona autonomoentzat eta beste kolektibo batzuentzat.

Prozesu honi buruzko informazio gehiago lortu nahi baduzu edo zure ideiak, proposamenak eta abar helarazi nahi badizkiguzu, Herritarren postontziaren bidez egin dezakezu.

Murriztu zure faktura elektrikoa

Murriztu zure faktura elektrikoa zerbitzuaren bidez, argindarraren faktura murrizteko laguntza pertsonalizatua eskainiko dizugu, doan. Zehazki, analisi energetiko bat bidali ahalko dizugu, kostuak murrizteko proposamen batekin batera.


Sortu zeure energia

Eguzki-panelak jartzea baldin baduzu buruan, Sortu zeure energia proiektuak lagunduko dizu. Izan ere, zure beharretara hobekien egokituko litzatekeen autokontsumorako instalazio fotovoltaikoaren tamaina kalkulatzen lagunduko dizu..

Sortu zure komunitate energetikoa

Energia komunitarioko proiektu bat martxan nola jarri jakin nahi baduzu, gure hirian egiten ari diren informazio-jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Jardunaldi horietan ezagutu daiteke zertan datzan energia-komunitate bat, zer nolako proiektu jar ditzakezun martxan zure auzoan eta nola gauzatu ditzakezun.


Trantsizio energetikoaren helburuak

Gure helburua trantsizio energetiko segurua, justua eta inklusiboa egitea da, gure hiria jatorri berriztagarriko ekoizpen energetiko banatuaren udalerri erreferente bihurtzeko, eraikitako parkearen birgaitze energetikorako eredu eraginkorra bultzatzeko, bai eta kalitatezko garraio publiko elektrifikatua bultzatzeko ere, hurbileko mugikortasun aktiboaren aldeko gure apustu irmoa ahaztu gabe.

Lidergo indartsua duten eta kontzientziazio-maila handia duten herritarrekin batera, eredugarri diren erakundeak dituen udalerria izan nahi dugu, tokiko trantsizio energetikoak planteatzen dituen erronkei aurre egiteko lankidetza-eredu komunitaria ardatz. Hori guztia ingurune ekonomiko oparo, berritzaile eta lehiakor batean, inor atzean geratuko ez den elkarlaneko gizarte-eredua zainduko duena.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.