Faktura elektrikoa murriztu: ikasi gehiago aurrezten
Argiaren fakturan aurreztu nahi duzu? Benetan behar duzuna bakarrik ordaindu nahi duzu? Zure kontsumorako potentzia egokiena kontratatuta duzu? Jakin nahi al duzu zein garaitan kontsumitzen duzun energia?
Baietz erantzun baduzu, oso baliagarria izango zaizu Gasteizko Udalak faktura elektrikoa optimizatzeko martxan jarri duen zerbitzua: doan jasoko dituzu energia-azterketa bat eta kostuak aurrezteko proposamen bat, hurrengo fakturan horrenbeste ordain ez dezazun.
Zertan datza?
Urteko potentzia eta egin duzun kontsumoa aztertu ondoren, txosten automatizatu bat egingo da, eta bertan zein potentzia kontratatu eta kontsumoaren zati bat prezio baxuagoko orduetan egiteko modua proposatuko zaizu. Zure energia-prezioak adierazten badituzu, azken urteko tarifa arautuko prezioekin alderatuko zaizu.
Nola lortu txosten pertsonalizatua?
Txostena lortzeko ez duzu ezagutza teknikorik behar. Bete ezazu ondoren datorren formularioa, eta egun gutxi barru jasoko duzu. Herritar eta saltoki guztiei eskaintzen zaie zerbitzua, baldintza hau betez gero: 2.0 TD eta 3.0 TD (4. tipoa) tarifak eta 50kWetik beherako potentzia kontratatua izatea.
Formulario hauek erabil ditzakezu txostena eskatzeko:
Partikularrentzako formularioa
Enpresa txiki eta ertain, saltoki eta autonomoentzako formularioa
Zure kontsumo-datuak Datuak Babesteko Legearen arabera tratatuko dira, eta txostena egiteko baino ez dira erabiliko.
Oharra: datuak betetzeko, elektrizitate hornikuntzako HPKU -hornikuntza puntuko kode unibertsala - jakin behar duzu. HPKU zure hornikuntzaren “NANa” da, eta argiaren fakturan aurki dezakezu.
Ohiko galderak
Zalantzarik baduzu ohiko galderen atala kontsulta dezakezu.
Halaber, gomendagarriak dira Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak egindako gida –”Guía para entender la nueva factura de la luz“ – eta Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuak energia aurrezteko emandak aholku osagarriak.
Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC) duen energia-eskaintzen konparatzailea erabil dezakezu behe-tentsioko kontsumitzaileentzako elektrizitate-eskaintzak alderatzeko: https://comparador.cnmc.gob.es
Antzeko zerbitzu gehiago
Energia eredua jasangarriagoa izaten lagundu nahi baduzu, zure interesekoak izan daitezke udalak trantsizio energetikorako eskaintzen dituen beste proiektu eta zerbitzu batzuk, zure energia edo komunitate energetikoa sortzeko.
Harremanetarako
Jasangarritasun, Klima eta Energia Zerbitzua
transicionenergetica@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.