Sortu ezazu zure energia: autokontsumo-fotovoltaikoa simulatzeko zerbitzua

Argindarraren fakturan aurreztu nahi duzu? Autokontsumorako instalazio-fotovoltaikoa jarri nahi duzu etxean?

Erantzuna baiezkoa bada, jakizu udalak eskuragarri jarri duela autokontsumorako behar den instalazio-fotovoltaikoen simulazioa egiteko zerbitzua. Oso baliagarria gerta dakizuke.

Zertan datza?

Doako zerbitzua da, on line. Behar duzun instalazioaren tamaina egokiena kalkulatzeko aukera emango dizu, modu erraz batean, zure benetako kontsumo-datuetatik abiatuta.

Jasoko duzun txostenean, beharko zenukeen instalazioari buruzko datu nagusiak adieraziko zaizkizu: potentzia, beharrezko azalera, sortuko den energiaren aurreikuspena, kontsumitutako energia, gutxi gorabeherako kostua, saihestutako emisioak, eta abar.

Nola lortu txosten pertsonalizatua?

Txostena lortzeko ez duzu ezagutza teknikorik behar. Aski duzu formularioa betetzea. Herritar eta saltoki guztiei eskaintzen zaie zerbitzua, baldintza hau betez gero: 2.0 TD eta 3.0 TD (4. tipoa) tarifak eta 50kWetik beherako potentzia kontratatua izatea.

Zure kontsumo-datuak Datuak Babesteko Legearen arabera tratatuko dira, eta txostena egiteko bakarrik erabiliko dira.

Oharra: Datuak betetzeko, elektrizitate hornikuntzako HPKU -hornikuntza puntuko kode unibertsala - jakin behar duzu. HPKU zure hornikuntzaren “NANa” da, eta argiaren fakturan aurki dezakezu.

Autokontsumoari buruzko txostena(Beste leiho batean irekiko da)

Ohiko galderak

Zalantzarik baduzu ohiko galderen atala kontsulta dezakezu.

Halaber, badira beste baliabide baliagarri batzuk ere autokontsumoari buruz gehiago jakin nahi izanez gero:

Antzeko zerbitzu gehiago

Energia-eredu jasangarriagoa izaten lagundu nahi baduzu, zure interesekoak izan daitezke udalak eskaintzen dituen trantsizio energetikorako proiektu eta zerbitzuak, hala nola faktura elektrikoa murrizteko zerbitzua edota komunitate energetikoak sortzeko jardunaldiak.

Harremanetarako

Jasangarritasun, Klima eta Energia Zerbitzua

transicionenergetica@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.