Ikerlan Feministen Lehiaketaren 6. edizioa

Eguneratze data: 2025/10/31

Ikerlan Feministen Lehiaketaren helburua da ezagutza eta ikerketa feministak sustatzea, Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolaren esparruan, udalerriko ahalduntze feministari bide ematen laguntzeko.

Ikerlan Feministen Lehiaketaren ikerlanen gaia proposatzailearen edo proposatzaileen interesen araberakoa izango da; betiere, ahalduntze feminista eragiten duten esperientziei erreparatzen bazaie edo Gasteizko emakumeen nahiz sexualitate eta genero-adierazpen eta -identitate ez-normatiboak dauzkaten pertsonen eskubideen aldeko gizarte-eraldaketari ekarpena egiten bazaio.

Epaimahaiaren erabakia

María Francisca Mas Riera, eta Joseba Gabilondo Marqués eta Borja Muñoz Arrastia, Ikerlan Feministen 6. Lehiaketan irabazleak dira – 2025/10/31ko albistea

Faseak

Proposamenak aurkeztea

Ikerlanen proposamenak 2025eko irailaren 30era arte aurkeztu ziren, honako helbide honen bidez: berdineskolavg@vitoria-gasteiz.org

Hemen kontsultatu ditzakezu lehiaketa arautzen duten oinarriak: descargar Oinarriak

Bidelaguntza

Lehiaketa Jabetze Feministarako Eskolaren barruan dago eta ikerketa-lanean aritzeko bidelaguntza eskainiko da, akademiaren edo ikerketaren eremuan lan egiten ez dutenek ere egitasmoan parte hartu ahal izan dezaten. Horiei zuzenduta dago lehiaketa hau.

Ekimen honek 5.000 euro ditu bi proiektu irabazleetako bakoitzerako, eta EHUko Emakumeen eta Gizonen berdintasunaren gaineko Masterra: Berdintasun Agenteak(Beste leiho batean irekiko da) masterra du lagun.

Ekainaren 4a, ikerketen aurkezpena

2026ko ekainaren 4an, 18:30ean, ikasturtean zehar garatu diren ikerketen aurkezpen publikoa egingo da Emakumeen Etxean.

Egindako ikerketak

Lehiaketa irabazi duten ikerlanen proposamenak ikasturte bakoitzeko azarotik maiatzera bitartean egingo dira. Orrialde honetan edizio guztietan egindako ikerketak biltzen dira.

Aurki gaitzazu

www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.