Bulegoaren webgunera joan(Beste leiho batean irekiko da)
Gasteizen bada Eraldaketa Energetikorako Bulego bat (EEB), non gure hirian eredu energetikoaren aldaketarekin lotutako gai orori buruzko informazioa emango dizuten: energia-komunitateak, energia-eraginkortasuna, energia berriztagarriak, eta beste.
Energia-komunitateak sortu eta garatu nahi dituzten eragile guztiak, pertsona juridiko independente izan beharrik gabe.
Gasteizko Eraldaketa Energetikorako Bulegoak (EEB) hiru zerbitzu mota eskainiko ditu funtsean: difusoa, bidelagun-lana eta aholkularitza.
Sustatzailea: Jasangarritasun, Klima eta Energia Zerbitzua.
Finantzatzailea: Europar Batasuneko Next Generation funtsen bidez finantzatu da Gasteizko Eraldaketa Energetikorako Bulegoa. Zehazki, Espainiako Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) "CE-OFICINAS" programaren bidez, Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren baitan.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.