Gabonetako udalekuak eta jarduerak Ludoteka eta Ludoklubetan 2025-2026

Gabonetan, Gasteizko ludotekek eta ludoklubek udalekuak eta bestelako jarduera batzuk eskaintzen dituzte, "Gabonetan irribarreak jolastuz oparitzen ditugu" lelopean.

Ludotekako udalekuak, 4-8 urte

2021-2017 bitartean jaiotakoak.

  • Datak: 2025eko abenduaren, 29, 30 eta 31an.
  • Ordutegia: 09:30etik 13:30era.
  • Non: Aldabe, Arana, Arriaga, El Pilar, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Lakua, Salburua eta Zabalgana.
  • Prezioak: abonatuak: 14,40 €, abonurik gabekoak, 23,76 €
  • Behar bereziak: haurrak hezkuntza premia bereziak baldin baditu, galdetegi bat bete beharko duzu eta dagokion dokumentazioa eman: Hezkuntza premia bereziak dituzten haurrak ludoteketan eta ludoklubetan: urratsak

Izen-ematea: abenduaren 2tik aurrera, 08:30ean hasita, gizarte-etxeetan, San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoan, 010 telefonoan (edo 945 16 11 00 zenbakian) eta online (jarduera familiarrak izan ezik).

Izena eman Ludotekako Udalekuetan

Ludoklubako udalekuak, 9-12 urte

2016-2013 bitartean jaiotakoak.

Izen-ematea: abenduaren 2tik aurrera, 08:30ean hasita, gizarte-etxeetan eta kirol instalazioetan, San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoan, 010 telefonoan (edo 945 16 11 00 zenbakian) eta online (jarduera familiarrak izan ezik).

Izena eman Ludoklubeko Udalekuetan

Beste jarduera batzuk

Oporraldiko udaleku horiez gain, gizarte-etxeek hainbat jarduera antolatu dute haurrentzat eta familientzat.

Lau adin-talde ezartzen dira:

  • 2-4 urte: familia-jarduera, 2023-2021an jaiotakoak heldu batek lagunduta.
  • 3-6 urte: familia-jarduera, 2022-2019an jaiotakoak heldu batek lagunduta.
  • 4-8 urte: 2021-2017an jaiotakoak.
  • 9-12 urte: 2016-2013an jaiotakoak.
  • Prezioak: abonatuak: 2,40 € | Abonorik gabekoak: 3,96 €

Izen-ematea: abenduaren 2tik aurrera, 08:30ean hasita, gizarte-etxeetan eta kirol instalazioetan, San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoan, 010 telefonoan (edo 945 16 11 00 zenbakian) eta online (jarduera familiarrak izan ezik, hauek aurrez aurrez egiten dira).

Izena eman jardueretan

Ginkanak

Gizarte-etxeek 2 ginkana antolatu dituzte:

  • "Ipar poloko erronkak": 4-8 urte tarteko haurrentzako ginkana familiarra (2021-2017an jaiotakoak), heldu batek lagunduta. Izen ematea aurrez aurrez egin behar da. Ginkana 2026ko urtarrilaren 2an izango da, 17:00etatik 20:00etara, Ibaiondon. Prezioak: abonatuak: 3,60 €, eta abonurik gabekoak, 5,94 €.
  • "Gabonetako kodea": 9-12 urte tarteko haurrentzako ginkana (2016-2013an jaiotakoak). 2026ko urtarrilaren 2an izango da, 17:00etatik 20:00etara, Salburuan. Prezioak: abonatuak: 3,60 €, eta abonurik gabekoak, 5,94 €. Izena eman Gabonetako kodean

Informazio gehiago

Kartela Ludotekak Gabonetan 2025-2026 archivo pdf

Ludotekei eta ludoklubei buruzko informazio gehiago: vitoria-gasteiz.org/ludotekak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.