Udaltzaingoaren 48 lanpostuko (handitu daitezkeenak) EPE. 6. deialdi bateratua
Argitalpenak:
- EBAZPENA, 2025eko martxoaren 6koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingo Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako agentearen kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten duena. (EHAA, 55 zk, 2025ko martxoaren 20koa)
- EBAZPENA, 2025eko apirilaren 2koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingoko Zerbitzuetako Oinarrizko Eskalako agentearen kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zuen 2025eko martxoaren 6ko Ebazpena aldatzen duena. (EHAA, 55 zk, 2025ko martxoaren 20koa)
Parte-hartzea:
- Parte hartzeko eskabideak. (Luzatuta 2025/05/15era arte).
- Deialdiaren jarraipena (webgunea).
- Hasierako eskaintza:
- 2. HE eskatzen duen agente 24 plaza
- 2. HE eskatzen ez duen agente 24 plaza
- Parte hartzeko baldintzak:
- a) Aldez aurreko eskaera egitea.
- b) Espainiako nazionalitatea izatea.
- c) 18 urte izatea eta 38 urte bete ez izana. Muga hori konpentsatu ahal izango da Euskal Herriko Poliziaren kidegoetan emandako zerbitzuekin.
- d) Batxilergoko titulua edo baliokidea izatea, edo goragoko beste edozein.
- e) Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntza Erregelamendua onartzen duen Dekretua laugarrenez aldatzen duen azaroaren 22ko 142/2022 Dekretuan agertzen den baztertzeko osasun-taulan sartuta ez egotea.
- f) Dolozko delituagatik kondenatua ez izatea, administrazio publiko baten zerbitzutik bananduta ez egotea, eta funtzio publikoak betetzeko desgaituta edo etenda ez egotea, hargatik eragotzi gabe birgaitzearen onura aplikatzea, arau penalen eta administratiboen arabera.
- g) Eskatzailearen adierazpen bidez, armak eramateko konpromisoa hartzea, eta, hala badagokio, armak erabiltzea.
- h) Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoren edo Udaltzaingo Zerbitzuren batean sartzeko hautaketa-prozeduratik kanpo ez egotea falta astunagatik edo oso astunagatik, salbu eta preskripzio-epearen baliokidea den aldia igaro bada, baztertzeko adierazpenaren datatik kontatzen hasita.
- i) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean ez egotea, indarreko araudiaren arabera, praktiketako funtzionarioaren izendapenak ondorioak dituen egunean.
- j) Honako gidabaimen hau izatea:
- A2 motako baimena, eskabideak aurkezteko azken egunean indarrean dagoena:
- A motako baimena, karrerako funtzionario izendatu aurretik indarrean dagoena.
- B motako baimena, autoentzat, deitutako plaza guztietarako eskabideak aurkezteko epearen azken egunean indarrean dagoena.
- k) Derrigortasun-data igarota duten plazak eskuratu nahi dituztenek 2. hizkuntza-eskakizuna edo hortik gorakoa izatea, edo hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea (deialdiaren hamargarren oinarrian xedatutakoaren arabera).
- l) Eskabidea jaso eta aztertzeagatiko tasa ordainduta izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legean adierazi#takoaren arabera, 3.2 oinarrian xedatutakoaren arabera.
Dokumentazioa:
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.