"Keinu txikiak, bidaia handiak" – Garraio publikoan bizikidetza indartzeko kanpaina

Autobusa espazio partekatu bat da, non eguneroko portaera txikiek nabarmen hobetu dezakete erabiltzaile guztien bidaia-esperientzia.

Elkarbizitza ekintza xume baina oso esanguratsuekin eraikitzen da. Jarraian, lau egoera azpimarratuko ditugu, autobusean bizikidetza egokia bermatzeko keinu sinple baina funtsezkoak direnak:

Kanpainaren mezuak

“Altxatu eskua, ez ahotsak”

Ez ahaztu: geldialdia eskatzeko ezinbestekoa da eskua altxatzea (BEI linean izan ezik).

“Espazio bakoitzak bere lekua du”

Ibilgailu guztiek dituzte gurpil-aulkientzako eta haur kotxeentzako erreserbatutako espazioak.

“Segurtasuna ez da gelditzen, hurrengo geltokian ikusiko dugu elkar”

Mugimendua hasi ondoren, autobusa ezin den berriro gelditu, nahiz eta pertsona bat korrika iritsi autobusa harrapatu nahian, segurtasun kontua da.

“Eserleku libre batek, keinu atsegin bat”

Gogoan izan, bidaiatzeko modua, asko esaten du zutaz. Gehien behar dutenei uzten al diezu gordetako eserlekua?

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/albums/72177720331763394(Beste leiho batean irekiko da)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.