Autobus Geltokia - Urritasunik edo mugikortasun murriztua duten bidaiarientzako laguntza

Gasteizko autobus geltokiak irisgarritasunaren alorreko araudi autonomiko eta estatal guztiak betetzen ditu. Gainera, geltokia "geltoki izendatua" da, Autobus- eta autokar-bidaiarien eskubideei buruzko 181/2011 (UE) Europako Erregelamenduarekin(Beste leiho batean irekiko da) bat etorriz. Horrek esan nahi du laguntza espezializatua eta doakoa ematen zaiela ezintasunen bat edo mugikortasun murriztua duten pertsonei. Geltokiko informazio gune nagusia da laguntza eskatu duten pertsonei harrera egiteko lekua eta han, esaterako, kortesiazko bi gurpildun aulkiak daude.

Doako laguntza

Geltoki izendatuetan doako laguntza eskaini behar zaie urritasunik edo mugikortasun murriztua duten bezeroei, dela urritasun fisikoa (zentzumenetan edo mugitzeko gaitasunean, iraunkorra edo aldi batekoa), adimen urritasuna edo beste edonolakoa, dela adinagatik. Gasteizko autobus geltokiak mugikortasun murriztua dutenen beharretara egokitu nahi ditu joan edo etorrian geltokia erabiltzen duen bezero orori eskaintzen dizkion zerbitzuak.

Doako zerbitzu hau eskatzen duten bidaiariek laguntza bezero orori eskaintzen zaizkien zerbitzuak beren egoerara egokitu beharra dutela egiaztatu beharko diete geltokiko langileei, horretarako ezarritako lekuan. Honako agiriak baliatu ditzakete horretarako:

  • urritasunen bat duten pertsonen kasuan, urritasuna egiaztatzen duen agiria, dagokion erakunde ofizialak emana.
  • mugikortasun murriztua duten pertsonen kasuan, edozein osasun arrazoirengatik edo adinagatik bezero orori eskaintzen zaizkion zerbitzuak beren egoerara egokitu beharra eskatzen duen mugikortasun murrizketa pairatzen duela egiaztatzen duen mediku ziurtagiri ofiziala.

Nola eskatu

Tramitearen informazioa webgunean

Bidaiariek gutxienez 36 ordu lehenago jakinaraziko dizkiete laguntza beharra dutela, bai eta berariaz zer nolako laguntza mota behar duten, garraio enpresa, geltokietako kudeatzaile, bidaia agentzia eta turismo operadoreei. Bidaiariek ezer jakinarazten ez dieten kasuetan, garraio enpresa geltokietako kudeatzaile, bidaia agentzia eta turismo operadoreek eskura duten guztia egingo dute -betiere zentzuzkoaren mugen barruan- laguntza ematen zaiela bermatzeko.

250 kilometrotik beherako bidaietarako, laguntza Autobús Geltokian zuzenean eskatu dezakete, horretarako dauden edozein baliabide erabilita. Edonola ere, zerbitzua soilik geltokia irekita dagoen ordutegian emango da, hau da, 06:00etatik 00:00etara.

250 kilometrotik gorako bidaietarako, eta konpainia edozein delarik ere, laguntza konpainiari billetea erosteko unean eskatzea gomendatzen dizugu:

Nasak

Geltokiak eman beharreko laguntza:

Geltokiak lagundu egin behar die laguntza eskatzaileei honakoak egiten:

  • Eskatzailea geltokira iritsi dela jakinarazten, eta adostutako lekuan laguntza eskatzen.
  • Adostutako hitzordu-puntutik fakturazio-mahaira, itxaron gelara edo nasetara joaten, bai irteeretan, baita heldueretan ere.
  • Eskatzailearen ekipajea dena delako nasaraino eramatea, edo handik ekartzea.

Garraio enpresek eman beharreko laguntza:

  • Eskatzailea lehenik konpainiara zuzendu den kasuetan, geltokiari eskatzailea iristeko dagoela jakinaraztea, betiere ezarritako aurrerapenarekin.
  • Bidaiariari ibilgailura igotzen laguntzea, igogailu edo gurpildun aulkien bidez, edo, hala behar izanez gero, beste laguntza mota baten bitartez.
  • Bere ekipajea ibilgailura igotzea.
  • Aulkietara iristen laguntzea.
  • Autobus edo autokarretan laguntza-txakurra eramatea.
  • Bere ekipajea jaistea.
  • Ibilgailutik jaisten laguntzea.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.