Haur Eskola publikoetan onarpena

Gasteizko Haur Eskola publikoetako izen-emateri buruzko informazioa duzu jarraian, dela Udal Haur Eskoletan, dela Haurreskolak Partzuergoko eskoletan.

Liburuxka 2025-2026 archivo pdf

Hitzorduak: laguntza behar baduzu, eskatu telefono-hitzordua Hezkuntza Zerbitzuarekin. Horretarako, deitu 010 (edo 945 16 11 00) zenbakira.

Nork eskatu dezake plaza?

Haur eskolan hasteko haurrak gutxienez 16 aste beteta izan behar dira.

Ezin izango dute lekua eskatu urtebetetik beherako haurrek, baldin eta haien gurasoak edo legezko tutoreak jaiotzagatik eta adingabea zaintzeagatik dagokien lan atsedenaldia baliatzen ari dira eta, eskolatzea hasten den egunean, 5 aste baino gehiago hartzeko geratzen bazaizkie.

Ohiko epea

2025ko irailean hasteko.

Eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea

2025eko apirilaren 22tik maiatzaren 9ra, eta 2025eko maiatzaren 19ra, 2025eko maiatzaren 6tik 14ra bitartean jaiotako haurrentzat.

  • Baremoko puntuak lortzeko, bakarrik epe horretan aurkeztutako agiriak kontuan hartuko dira.
  • Baremazioa egin ondoren, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuko dira eskabideak, eta plaza hutsik dagoen lehenengo eskolan esleituko da plaza.

Eskatzaileen zerrenda

2025eko maiatzaren 21ean.

Eskatzaileen zerrenda eta eskaera bakoitzaren egoera argitaratuko da. Egoera hauen izan daitezke:

- Osoa, eta beraz, izapidetzeko onartua.

- Osatu gabea, eta nahitaezko zein dokumentazioa falta den zehaztuta.

Eskatzaileen zerrenda haur-eskoletan eta Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan kontsultatu ahal izango duzu. Online ere begiratu ditzakezu, ziurtagiri digitala edo Herritarren Udal Txartela baldin baduzu:

Online kontsultatu

Nahitaezko dokumentazioa zuzentzeko epea

2025eko maiatzaren 22tik 2025eko ekainaren 4ra.

Epe honetan EZ da onartuko eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epean aurkeztu ez den eta nahitaezkoa ez den dokumentaziorik.

Behin-behineko zerrendak

2025eko ekainaren 18an.

  • Behin-behineko zerrendetan honako hauek zehaztuko dira: haurra zein eskolatan dagoen onartuta eta, hala badagokio, itxarote zerrendan duen egoera, izapidetzeko onartu ez diren eskabideak, eta baremazioaren behin-behineko zerrenda.
  • Kontsultatu ahal izango dira orri honetan bertan, Gasteizko haur eskola publikoetan, 010 telefonoan (BakQ izanez gero), gizarte etxeetako autotramitazio makinetan eta Herritarren Arretarako edozein bulegotan.

Zerrendak kontsultatu

Erreklamazioetarako epea

2025eko ekainaren 18tik 20ra.

Epe horretan, ez da onartuko izena emateko epean aurkeztu ez den dokumentaziorik. Baremazio prozesuan okerren bat izan dela adierazten duten erreklamazioak soilik aztertuko dira.

Behin betiko zerrendak

2025eko uztailaren 4an.

  • Kontsultatu ahal izango dira orri honetan bertan, Gasteizko haur eskola publikoetan, 010 telefonoan (BakQ izanez gero), gizarte etxeetako autotramitazio makinetan eta Herritarren Arretarako edozein bulegotan.
  • Behin betiko zerrendak berrikustea gomendatzen da, erreklamazio epearen ondoren aldaketarik balego ere.

Zerrendak kontsultatu

Nahitaezko dokumentazioa

Dokumentu bakarra aurkeztu behar da, zuen inguruabarren arabera:

  • Haurra Erregistro Zibilean inskribatu izanaren fotokopia, familia-liburuaren fotokopia, edo baliokidea.
  • Legezko tutorearen edo tutoreen kasuan, horren egiaztagiriaren fotokopia.
  • Haurraren familia-harreraren kasuan, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala.
  • Adopzio prozesuan dauden haurren kasuan, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiria.

Jaiotzagatik eta adingabearen zaintzagatik dagokion lan-atsedenaldia hartu izana justifikatzeko dokumentazioa (soilik Eskolan hasteko datan, urte batetik beherako ikasleen familientzat):

Justifikatu egin beharko dira guraso edo legezko tutore bakoitzeko lan-atsedenaldirako 16 asteak edo ama, aita edo legezko tutorearen 26 asteak, guraso bakarreko familien kasuan.

Horretarako, honako hauek aurkez ditzakezue:

  • Jaiotzagatiko eta adingabearen zaintzagatiko prestazioari buruzko Gizarte Segurantzaren ebazpena, lan-atsedenaldia hartu den aste guztiak agertzen dena.
  • Gizarte Segurantzaren ebazpenean lan-atsedenaldirako aste guztiak agertzen ez badira, gainerako asteak jasotzen dituen enpresa ziurtagiria ere aurkeztu beharko da.
  • Jaiotzagatik eta adingabearen zaintzagatik dagokion lan atsedena hartzeko eskubiderik ez badu: lan bizitza eguneratua (gehienez 3 hilabete lehenago emana).

Borondatezko dokumentazioa - Baremoa

Eskaera bakoitzari hainbat puntu esleitzen zaizkio, baremo baten arabera. Baremoko puntuak lortzeko, jarraian adierazten den dokumentazioa aurkeztu behar duzu.

A) Eskolan matrikulatutako anai-arrebak

Atal honetako gehieneko puntazioa: 9 puntu.

Anai-arreba bat edo gehiago 2024-2025 ikasturtean eskatutako eskolan matrikulatuta daude eta 2025-2026 ikasturterako berritzen dute: 9 puntu.

Hezkuntza Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du ea anai-arrebarik dagoen matrikulatuta eskatutako eskolan.

B) Helbidea edo lantokia

Atal honetako gahieneko puntuazioa: 7 puntu.

Puntuak esleitzen dira bizilekuaren edo lantokiaren arabera:

  • Amak, aitak edo legezko tutoreak eskatutako eskolan lan egiten duenean: 7 puntu.
  • Haurra Vitoria-Gasteizen erroldatuta dagoenean, eta haren bizilekua eta gutxienez gurasoetako edo tutoreetako baten bizilekua bat datozenean: 5 puntu.
  • Haurra haur eskola publikorik ez duen udalerri batean erroldatuta badago eta haur eskola publikoa duen udalerririk hurbilena Vitoria-Gasteiz bada: 5 puntu.
  • Haurra Vitoria-Gasteizen erroldatuta ez badago, baina gurasoetako baten edo bien, edo legezko tutorearen/tutoreen lantokia Vitoria-Gasteizko udalerrian badago: 3 puntu.

Justifikatzeko dokumentazioa

- Hezkuntza Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du ama, aita edo legezko tutorea eskatutako eskolan ari den lanean.

  • Hezkuntza Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko ditu haurraren eta familia-unitatearen errolda-datuak Vitoria-Gasteizen.
  • Haur eskola publikorik ez duen udalerri batean erroldatuta dauden haurren kasuan, eta eskola publikoa duen udalerri hurbilena Vitoria-Gasteiz bada, errolda ziurtagiria eguneratua (*).
  • Haurra Vitoria-Gasteizen erroldatuta ez badago, baina zuen lanpostua Gasteizen badago, zuen lanpostuaren helbidea jasotzen duen enpresaren ziurtagiria aurkeztu beharko duzue. Norberaren kontura lan egiten baduzue, ekonomia-jardueren gaineko zergaren alta aurkeztu behar duzue.

(*) Eguneratua: gehienez 3 hilabete lehenago emandakoa.

C) Lan egoera

Atal honetako gehieneko puntuazioa: 5 puntu.

  • Bi gurasoko familien kasuan; bi gurasoek edo legezko tutoreek lan-merkatuan lan egiten dutenean: 5 puntu.
  • Guraso bakarreko familien kasuan; amak, aitak edo legezko tutoreak lan-merkatuan lan egiten duenean: 5 puntu.
  • Bi gurasoko familien kasuan; gurasoetako batek edo legezko tutoreetako batek lan-merkatuan lan egiten duenean eta bestea enplegu-bilaketa aktiboko egoeran edo ikasketa ofizialak egiten ari denean: 2 puntu.
  • Bi gurasoko familien kasuan; bi gurasoak edo legezko tutoreak enplegu-bilaketa aktiboko egoeran edo ikasketa ofizialak egiten ari direnean: 2 puntu.
  • Guraso bakarreko familien kasuan; ama, aita edo legezko tutorea enplegu-bilaketa aktiboan edo ikasketa ofizialak egiten ari denean: 2 puntu.

Behin betiko ezintasun iraunkor absolutuaren egoera lan egoera aktiboarekin parekatuko da.

Daturik ez badago edo zehaztasun ezak badaude, atal hau zero punturekin barematuko da.

Justifikatzeko dokumentazioa

Lan-egoera aktiboa justifikatzeko:

  • Gurasoek edo legezko tutoreek Gizarte Segurantzan kotizatzen badute: Lan Bizitzaren ziurtagiri eguneratua (*).
  • Gurasoak edo legezko tutoreak ez badaude alta emanda Gizarte Segurantzan: beste erregimen edo mutualitate batean alta emanda egotearen ziurtagiri eguneratua (*).

Enplegu-bilaketa aktiboaren egoera justifikatzeko:

Lanbideren LEABD ziurtagiri eguneratua (*) aurkeztu beharko da, eta Udal Hezkuntza Zerbitzuak ofizioz kontsultatuko ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-bilaketa aktiboari buruzko datuak, berariazko desbaimenik ez badago. LANBIDE izango da bere irizpideen arabera, enplegua aktiboki bilatzeko egoera berretsiko duena.

Ikasketa ofizialak justifikatzeko:

Matrikularen egiaztagiria aurkeztu beharko da.

Lan-egoera aktiboarekin parekatuko dira honako beste egoera hauek:

  • Aldi baterako ezintasun egoeran egotea.
  • Adingabeak zaintzeko eszedentzian egotea, betiere lanpostuan hasteko data gehienez ere, haurra eskolan hasi eta hilabetera bada. Ezinbestekoa izango da lanpostura itzultzeko data egiaztatzea enpresaren ziurtagiri baten bidez, ibilbide irekia duen lan-bizitzaren ziurtagiri eguneratuarekin batera (*).
  • Aldi baterako etete-egoera berezia, eszedentzia-egoera bezala hartuko da, eta Eusko Jaurlaritzaren ziurtagiri eguneratuaren (*) bidez egiaztatuko da.
  • Behin betiko ezintasun iraunkor absolutuko egoera, Gizarte Segurantzaren ebazpenaren bidez egiaztatuko da.

(*) Eguneratua: gehienez 3 hilabete lehenago emandakoa.

D) Familia-unitatearen 2023eko urteko errenta

Atal honetako gehieneko puntuazioa: 4 puntu.

Zerga-oinarri orokorrak + aurreztearen zerga-oinarriak:

  • 15.120,00 € edo gutxiago: 2 puntu.
  • 45.360,00 € edo gutxiago: 1,5 puntu.
  • 75.600,00 € edo gutxiago: puntu 1.

Kontzeptu ez metagarriak.

Gainera, aurreko kasuetan, eskaera egiten duen haurra ez den seme-alaba adingabe bakoitzeko 0,25 puntu gehituko dira.

Justifikatzeko dokumentazioa

  • Aurkezteko betebeharra duten familia-unitateko pertsona guztien 2023ko errenta-aitorpena.
    • Araban aurkeztu baduzue, eta baimena ematen badiguzue, Hezkuntza Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du.
    • Araban zergarik ordaindu ez baduzue edo ofizioz egiaztatzeko baimenik ematen ez badiguzue, 2023ko Errenta Aitorpenaren fotokopia erantsi behar diozue inskripzio-eskaerari.
  • 2023ko errenta aitorpena egin ez baduzue, 2023ko diru-sarreren egiaztagiria aurkeztuko da.

Daturik ez badago edo zehaztasun ezak egonez gero, atal hau zero punturekin barematuko da.

E) Familia ugaria edo guraso bakarreko familia

Atal honetako gehieneko puntuazioa: 1,5 puntu.

  • Kategoria bereziko familia ugariko kide izateagatik: 1,5 puntu.
  • Kategoria orokorreko familia ugariko kide izateagatik: puntu 1.
  • 2 seme-alaba edo gehiago dituen guraso bakarreko familia batekoa izateagatik: 1,5 puntu.
  • Seme edo alaba bakarra duen guraso bakarreko familia batekoa izateagatik: puntu 1.

Justifikatzeko dokumentazioa

  • Familia ugariaren izaera egiaztatzeko, familia ugariaren tituluaren edo txartelaren fotokopia eguneratua aurkeztu beharko da.
  • Guraso bakarreko familiaren izaera horrela egiaztatuko da:
    • Haurra Erregistro Zibilean inskribatu izanaren fotokopia, familia-liburuaren fotokopia edo baliokidea, guraso bakarra agertzen dena.
    • Guraso bati guraso ahal bakarra ematen dion epaitegian berretsitako ebazpen judizial irmoaren, behin-behineko neurrien autoaren edo epaitegian berretsitako hitzarmen arautzailearen kopia.

F) Aniztasun funtzionala

Atal honetako gehieneko puntuazioa: 3 puntu.

%33ko edo gehiagoko desgaitasuna izateagatik:

  • Eskaera egiten duen haurrarena: 3 puntu.
  • Gurasoetako batena edo biena edo legezko tutorearena, baita anai-arrebena ere: 2 puntu.

Justifikatzeko dokumentazioa

Eskaera egiten den haurraren eta, hala badagokio, familia-unitateko pertsonen dasgaitasun-mailari buruzko ziurtagiria aurkeztu behar duzue, eskumena duen erakundeak emana.

G) Genero-indarkeriaren biktima

Atal honetako gehieneko puntuazioa: 2 puntu.

Haurra, ama edo legezko tutorea genero-indarkeriaren biktima bada: 2 puntu.

Justifikatzeko dokumentazioa

Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 23. artikuluan jasotako moduren baten bidez egiaztatuko da. Legea ikusi(Beste leiho batean irekiko da).

H) Terrorismo-indarkeriaren biktima

Atal honetako gehieneko puntuazioa: puntu 1.

Haurra, ama, aita edo legezko tutorea terrorismo-indarkeriaren biktima bada: puntu 1.

Justifikatzeko dokumentazioa

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzaren ebazpena, edo Estatuko Administrazioko edo beste autonomia-erkidego bateko erakunde eskuduna.

I) Familia-harrera

Atal honetako gehieneko puntuazioa: puntu 1.

Eskaera egiten duen haurra harrera-familia batekin bizi bada: puntu 1.

Justifikatzeko dokumentazioa

Dagokion foru-aldundian gizarte-politiken arloan eskumena duen sailaren ziurtagiria.

Berdinketa hausteko irizpideak

Berdinketa gertatuz gero, aurreko irizpideetan lortutako puntuazio handienaren arabera ebatziko da, banan-banan konparatuta eta jarraian adierazitako hurrenkeran.

  1. Eskolan matrikulatutako anai-arrebak atalean lortutako puntuaziorik handiena.
  2. Helbidea edo lantokia atalean lortutako puntuaziorik handiena.
  3. Aniztasun funtzionala atalean lortutako puntuaziorik handiena.
  4. Familia ugaria edo guraso bakarreko familia atalean lortutako puntuaziorik handiena.
  5. Familia-unitatearen urteko errenta atalean lortutako puntuaziorik handiena.

Berdinketak jarraitzen badu, alfabetoaren hurrenkeran ebatziko da, Eusko Jaurlaritzak urtero ausaz zehazten duen letratik abiatuta, 2025-2026 ikasturterako "R" letra izanik.

Baremazio prozeduraren ondoren, eskabideak lortutako puntuazioaren arabera zerrendatuko ditugu, eta plaza hutsa dagoen eskaeren lehenengo eskolan esleituko dizuegu plaza.

Prezioa

  • Udal Haur Eskolak doakoak dira, jantoki zerbitzua izan ezik (08:00etatik 16:00etara), kasu honeta, hilean 35,30 € ordainduko da.
  • Haurreskolak Partzuergoko eskolak doakoak dira. Familiek etxetik eramaten dute bazkaria, edo familiek elkarrekin kontrata dezakete catering zerbitzua.

Araudia

Nola izapidetu

Aurrez aurre, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da online edo 010 telefonora deituta (ala 945 16 11 00). San Antonio kaleko bulegoan hitzordurik gabe ere egin daiteke izapidea.

Online izen-ematea

Izen ematea hasita baldin baduzu, jarraian kontsultatu eta bukatu dezakezu.

Online izena emateko jarraibideak:

  • Prozesua ziurtagiri digitalik erabili gabe has daitekeen arren, inskripzioa amaitzeko ziurtagiri batekin konektatu behar duzu. Herritarren Udal Txartela ez da ziurtagiri digitala: izen ematea hasteko balio du, baina ez amaitzeko.
  • Behin izen ematea amaitua, ezin izango duzu aldaketarik egin eskaeran. Edozein aldaketa (adibidez, dokumentu gehiago eranstea edo datu bat zuzentzea) eskaera orokor baten bidez egin beharko duzu, online edo aurrez aurre Herritarrentzako Arretarako Bulego batean, haurraren izena adierazita.
  • Leihoa edo aplikazioa ixteak ez du esan nahi inskripzioa amaitutzat ematen denik: aurrerago jarraitu ahal izango duzu.
  • Garrantzitsua da inskripzioan sartuko dituzun dokumentuak pdf formatuan prest izatea, bai nahitaezkoak, bai borondatez aurkezten dituzunak.

Ikasturtean zehar onartzeko hileko epeak

Ikasturtean zehar, iraila eta apirila bitartean, plaza libreetan izena eman daiteke (kontsultatu egungo plaza libreak). Horretarako, prozedura honi jarraituko zaio:

Eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea

Hilabete bakoitzeko 1etik 10era (biak barne). Hilaren 10aren ondoren aurkeztutako eskabideak hurrengo hilaren 1etik 10era bitartean aurkeztutakoekin batera izapidetuko dira.

Salbuespenak: oro har, Udal Haur Eskoletan eta Haurreskolak Partzuergoko haur eskoletan ezin izango da ikasle berririk sartu ekainean eta uztailean.

Behin betiko zerrendak

Hilabete bakoitzeko 21etik aurrera: onartuen zerrenda eta itxaron zerrendan geratu diren ikasleen zerrenda, baremazio zerrenda eta izapidetzeko onartu ez diren eskabideen zerrenda kontsultatu ahal izando dira orri honetan bertan, Gazteizko haur eskola publikoetan, 010 telefonoan (BakQ izanez gero) eta gizarte etxeetako autotramitazio makinetan.

Eskolan hastea: plaza esleitu eta hurrengo hilabeteko lehen eskola-egunean.

Adibidea: Eskolan abenduan hasi nahi baduzu, eskaera azaroaren 1etik 10era bitartean aurkeztu behar duzu.

Oharrak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.