Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Zu eta ni, gu, aurrera!. M8

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, "Zu eta ni, gu, aurrera! / Tú y yo, nosotras, ¡adelante!" kanpainarekin ospatu nahi dugu.

Mugimendu feministak, emakumeen elkarteek eta emakume anonimo askok, oso desberdinek, banaka eta taldean egin duten eta egiten jarraitzen duten lana ikusarazi eta aitortu nahi dugu. Hori guztia haien eta gure eskubideak aldarrikatzeko, oraindik ere badirauten genero-desberdintasunak salatzeko, eta haien eta gure ahalduntzea bultzatzeko, gizarte bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa lortzeko helburuarekin.

Martxoaren 8an eta beti, zu eta ni, gu, aurrera!

Martxoaren 8aren inguruan antolatutako jarduerak

Jardueretan parte hartzeko izen-ematea edo gonbidapena beharrezkoa izango da.

Jarduera gehiago

Gizarte-etxeek eta Udalaren beste zerbitzu batzuek ere Martxoaren 8aren harira jarduerak antolatzen dituzte:

Ikusi jarduera gehiago

Berdintasunari buruzko informazio gehiago

www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna

M8ko Erakunde adierazpena

Gasteizko Udalaren adierazpena

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.