OFF Lokal, antzerkia ohikoez bestelako espazioetan: proposamenak aurkezteko deialdia

2025eko martxoaren 6an argitaratua

Gasteizko Nazioarteko 50. Antzerki Jaialdiak, Udalaren Antzoki Sarearen bitartez, "OFF LOKAL" programaren edizio berri baterako deia egiten du, tokiko sortzaileei zuzenduta eta antzerkia ohikoez bestelako espazioetara eramatea helburu.

Sorkuntza eszeniko berria eta tokiko sorkuntza erraztu eta sustatzeko asmoz, programa hau osatuko duten sei proposamen eszeniko hautatzeko deialdia aurkezten dugu. Lan horiek koproduzituak izango dira, artista hautatuen eta Udalaren Antzoki Sarearen artean, Nazioarteko Antzerki Jailadiaren bitartez.

Kontuan izan behar da proposatutako piezak ikusle kopuru mugatu baten aurrean (30-60 pertsona) erakusteko asmatu behar direla, eta antzezpen-espazio batean bideragarriak izan behar dutela, hurbiltasuna funtsezko faktorea baita.

Proposamenak aurkezteko epea 2025eko maiatzaren 5era arte izango da eta hautatutako proposamen bakoitzak 3.500,00 € (BEZa barne) jasoko ditu antzezpenen ordainetan.

Informazio gehiago

Deialdiaren oinarriak pdf

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.