Maiatza udaberriaren sinonimoa da, eta aitzakia ezin hobea Vitoria-Gasteiz "City of Flowers" bihurtzeko.
"Loreen Jaialdia"-ren bigarren edizioak, maiatzaren 23tik 25era, aromaz, kolorez eta alaitasunez jantziko ditu gure kaleak, hiriko erakunde, denda, ostalaritza eta elkarteen lankidetza publiko-pribatuari esker.
Gozatu egun hauetan Vitoria-Gasteiz beste era batean ikusteko aukeraz: jazz erritmoan, bisitatu loradendak eta bestelako negozioek apainduko dituzten plaza eta monumentu nagusiak. Ibilbide hau osatzeko hitzaldiak, erakustaldiak, erakusketak, tailerrak eta esperientziak egongo dira tokiko saltokien eskutik, baita erakusleihoetatik ibilbideak, haurrentzako jarduerak, kirol-jarduerak edo bisita gidatuak ere.
Kontsultatu egunak, orduak eta nola parte hartu jardueretan:
Informazio – liburuxka
Inaugurazio ekitaldia arratsaldeko 18:00etan izango da Andre Maria Zuriaren Plazan José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioaren eskutik.
Doako tailerrak eta hitzaldiak.
Lekua: Abastos Merkatua. Goiko solairua.
Ezagutu gure tokiko negozioak eta gozatu eskaintzen dizkizuten jarduerez osteguna maitzaren 22tik, osteguna, maiatzaren 24ra, larunbata. Ordutegiei eta izen emateari buruzko informazioa informazio-liburuxkan.
Asteburuan, Gasteizko eta Arabako lore-saltzaileek, hiriko enpresa eta kolektiboekin batera, dekorazio-proposamenak aurkezten dituzte monumenturik ezagunenak edertzeko.
Ibilbidea ikusi
Maiatzaren 24an, larunbatean, 11:00etatik 21:00etara Andre Maria Zuriaren Plazan sortak, zentroak eta landareak erosi ahal izango dira, udaberri honetan etxeari ukitu desberdina emateko.
Informazio gehiago
" City of Flowers" ibilbidea: kolorez eta edertasunez betetako ibilbide batean parte hartu duten saltokiek egin dituzten proposamenak ikusiko dituzu.
Maiatzaren 23an, ostirala, 19:00etan (gaztelaniaz) eta 24an, larunbata, 10:45ean eta 17:15ean (euskaraz) eta 12:30ean eta 19:00etan (gaztelaniaz). Prezioa 6 eurokoa da pertsonako eta iraupena ordu 1 eta 30 minutukoa.
Sarrerak: Online erosi(Beste leiho batean irekiko da) edo Turismo Bulegoan erreserbatu 945 161 598 telefonoan.
Doako tailerrak (aurretiko izena ematea) maitzaren 24an Andre Maria Zuriaren Plazan.
Maiatzaren 24an, larunbata, Probintzia Plazan haurrentzako jolas-gunea jarriko da (puzgarriak, jolasak eta aurpegiak margotzeko txokoa).
Gainera, hiriko negozioek emandako doako tailerrak egongo dira. Online izen-ematea(Beste leiho batean irekiko da)
Doako yoga saioa maiatzaren 25ean, igandea, 11:00etatik 12:30era Floridako Kioskoan.
Gainera, odola emateko autobusa, Afrikaren Egunarekin lankidetza eta Lore-erakusleihoen Ibilbidea (maiatzaren 19tik 30era).
Informazio puntua eskuragarri izango da asteburuan:
Bakarka edo familian, bikotekidearekin edo lagunekin, gazte eta helduentzat, liluratu zaitez "Loreen Jaialdia"-rekin, Vitoria-Gasteiz "City of Flowers"-rekin.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.